1541 emaitza *:* bilaketarentzat [711 - 720]
Jeremías (es), Jérémie (fr), Jeremiah (en)
Hebreerako Yermeyah (yarim 'jaso' eta Yah 'Jainkoa') latinez Ieremias bihurtu zen. Jeremias lau profeta nagusietako bat da. Jerusalemgo hondamendia saihesteko Babiloniari men egitearen alde agertu zen, eta hori dela-eta juduek berek hil zuten, harrika. Santuaren eguna maiatzaren lehenean da. Aldaera: Jeremi (Deun-ixendegi euzkotarra).
Jeroboam (es), Jéroboam (fr), Jeroboam (en)
Jerónimo (es), Jérôme (fr), Hieronymus (en), Jerome (en), Ἰερώνυμος (el kl)
Jese (es), Jessé (fr), Jesse (en)
Jesús (es), Jésus (fr), Jésus Christ (fr), Jesus (en), Jesus Christ (en)
Hebreerako Yeoshua 'salbatzailea'-tik dator, grezierako Iesoûs-en bitartez. Aldaera: Josu (Deun-ixendegi euzkotarra).
Jetro (es), Jéthro (fr), Jethro (en)
Joab (es), Joab (fr), Yoav (fr), Joab (en)
Joaquín (es), Joachim (fr), Jehoaiakim (en), Joachim (en)
Hebreerako Yohaquim izenetik dator (lehen osagaia Yah da, Yahweb 'Jainkoa'-ren laburdura). San Joakim Andre Mariaren aita izan zen Ebangelio apokrifoen arabera. Santuaren eguna uztailaren 26an da. Aldaera: Jokin (Deun-ixendegi euzkotarra) arrakastatsua.
Juan (es), Jean (fr), John (en), Joannes (en), Ioannes (la), Ἰσίδωρος (el kl), Ἰσαάκιος (el kl), Ἰωάννης (el kl)
Maiz erabili da izen hau gure artean. Leizarragak, XVI. mendean Nafarroako erreginak eragindako Itun Berriaren itzulpenean, Joanes Bataiatzailea eta Joan Ebanjelaria bereizi zituen. San Joan Ebanjelaria apostoluetan gazteena eta Jakue Nagusiaren anaia izan zen. Erroman olio irakinetara bota zuten, baina hil beharrean gaztetu egin zen. Efeson bizi izan zen eta bertan idatzi zuen bere ebanjelioa. Irudietan usu arranoaren itxura hartzen du. Santuaren eguna abenduaren 27an da. Aldaerak: Joanes, Joango, Joanikote, Joanis, Jon (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Ganiz.
Juan (es), Jean (fr), John (en), Joannes (en), Ioannes (la)
Hebreerako Yehohanan edo Yohanan (Yahweh 'Jainkoa' eta hanan 'errukia') izena grekoz Ioánnes bihurtu zen eta latinez Iohannes, Ioannes. Done Joanes Zakarias eta Elisabeten semea izan zen; basamortuan bizi eta gero Salbatzailearen etorrera iragartzen ibili zen, eta Jesus bera bataiatu zuen, Mesias izendatuz. Kondairak dioenez, Salomek eskatuta moztu zioten burua. Santuaren eguna ekainaren 24an da, udako solstizioan. Aldaerak: Iban, Joan, Joanis, Ganiz eta Jon (Deun-ixendegi euzkotarra).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.