1541 emaitza *:* bilaketarentzat [911 - 920]
Lotario (es), Lothaire (fr), Lothair (en)
Luis (es), Louis (fr), Louis (en), Luis (en)
Luis eta Alois izenek jatorri bera dute, Ludovicos eta Aloysius eran latindu zen Hlodowig (hlod 'loria' eta wid 'gudua') germaniar izena, hain justu ere. Oso arrunta izan zen Frantziako erregeen artean; hauetako bat, XIII. mendean VII. gurutzadan hil zen Luis IX.a, santu egin zuten. Honetaz landara ezaguna da XVI. mendeko San Luis Gontzaga, Erroman eriak zaintzen ari zelarik kutsuzko gaitzak jorik hil zena. Santuaren egunak ekainaren 21ean (Gontzaga) eta abuztuaren 25ean (erregea) dira. Aldaerak: Koldo eta Koldobika (Deun-ixendegi euzkotarra).
Lucano (es), Lucain (fr), Lucan (en), Lucanus (la)
Lucas (es), Luc (fr), Luke (en)
Grezierako Lukas-etik atera dela dirudi, eta hau Lukanós-etik ('Lucaniakoa', 'lucaniarra'). Nolanahi ere, ezin da erabat baztertu grekoko Lukius-etik edo latineko Lucius 'argitsua' hitzetik datorrelako ustea. Lukas, Markos bezala, ebanjelarietako bat izan zen, nahiz eta apostolua izan ez. Antiokian (Sirian) jaio zen lanbidez medikua izan zen hau. Kristau ikonografian Ezekielen iragarkizunetik jasotako zezen edo idi hegaldunaren itxura hartzen du. Santuaren eguna urriaren 18an da. Aldaera: Luka (Deun-ixendegi euzkotarra).
Lucrecio (es), Lucrèce (fr), Lucretius (en), Lucretius (la)
Lúculo (es), Lucullus (fr), Lucullus (en), Lucullus (la)
Lupo (es), Loup (fr), Lupus (en)
Luciano (es), Lucien (fr), Lucian (en), Λουκιανὸς (el kl)
Latineko Lucius izenaren Lucianus gentiliziotik dator. III. mendeko Antiokiako Luziano Biblia hebreeratik grekora itzuli zuen lehena izan zen. Santuaren eguna urtarrilaren 7an da. Aldaera: Luken (Deun-ixendegi euzkotarra).
Lucifer (es), Lucifer (fr), Lucifer (en), Lucifer (la)
Lucilio (es), Lucilius (fr), Lucilius (en), Lucilius (la)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.