554 emaitza *:* bilaketarentzat [121 - 130]
Erdi Aroko izena, itxuraz Bertolomeoren aldaera laburtua. Artaxoan (Nafarroa) Bertolo Somberria ageri zaigu XIV. mendean.
Pedro (es), Pierre (fr)
Batez ere Erdi Aroan oso arrunta zen izena. Ikus Petri.
Erdi Aroko izena. 964. urtean Vigila ageri da Etaiun (Nafarroa) eta XI. mendean ageri da honen aldaera den Uegila AlcacezIratxen (Nafarroa). Ikus Beila.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Vicencioren baliokidetzat proposatzen den izena.
Víctor (es), Victor (fr)
Latineko Victor izenetik dator, eta hau vincere 'garaitu, irabazi' aditzetik ateratako victor 'garaitzailea'-tik. Erroman goitizen eta epitetotzat erabiltzen zen idazkunetan, Iuppiter victor 'Jupiter garailea'-ren modukoetan. Bere esanahi mistikoa zela bide asko erabili zen lehendabiziko kristauen artean. Santuaren eguna urtarrilaren 22an da. Aldaerak: Bittor eta Viktor, santu izendegietan ohikoa.
Indalezio Bizkarrondo (Donostia, 1831-1876) bertsolari eta olerkariaren izengoitia. Bere lanetan baserri girotik urrunduta mundu erromantikoa landu zuen, baina umoretsu, tragedian erori gabe. Honen lanik ezagunenak Behin batean Loiolan eta Kontzezirentzat izenekoak dira:
Beiñ batian Loiola'n
erromeriya zan,
antxen ikusi nuben
neskatxa bat plazan;
txoriya bañan ere
ariñago dantzan,
uraxen bai pollita,
an pollitik bazan!
Erdi Aroko euskal izena. Adibidez Utergan (Nafarroa) ageri da, 1235. urtean. Aurubilitu konposatuan ere aurkitzen dugu, Aururen aldamenean.
Vicente (es), Vincent (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Bikendi.
Kondairak dioenez, Nafarroako Leireko monasterioko abade zen San Birila iturri baten ondoan jarri omen zen une batez, oihanean, urretxindor baten txorrotxio zoragarriak liluraturik. Monasteriora itzuli zenean, ordea, dena aldaturik omen zegoen eta orduantxe ohartu omen zen hiru mende igaro zirela handik atera zenez geroztik. Santuaren eguna urriaren 1ean da.
Victoriano (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Victoriano izenaren baliokidetzat proposatutako izena. Ikus Viktoriano.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.