554 emaitza *:* bilaketarentzat [151 - 160]
Goierri (Gipuzkoa) aldean ekaitza ekartzen duen izaki mitologikoa adierazten du izen honek.
'Polita' adiera duen euskal adjektiboan du izen honek iturri. Egun aski hedaturik dago Euskal Herrian.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Eduardo izenaren baliokidea. Ikus Eduardo.
Erdi Aroko izena, Errodrigoren aldaera. Garibai historialariak bildu zuen: 'Edrigu de Villalan, egun heben eta bihar han'.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ageri den Edurneren gizonentzako ordaina. Edur 'elurra' mendebaldeko hitza da, euskalki honetan egin baitzen aipatutako santuen izendegia.
Paulino Solozabal (Etxebarria, 1912 - Mungia, 2009) idazlearen goitizena, egia eta eder hitzez osatua. Hainbat aldizkaritan idatzi du eta Uskeriak, Urre-bizitza, Gizonetan eta Erri Arnasa izeneko liburuak eman ditu argitara.
Munduko erlijio zahar guztietan egon da Eki edo Eguzkiarekiko jaiera, hori baita bizitzaren iturria. Lazarragaren poemetan (1567) honela ageri da: Guztioen gañetiko larrosea, eguzki ederraren esposea. Ikus Eki eta Ekhi.
Erdi Aroan oso arrunta zen izen hau, Araban bereziki. 1025. urtean, esaterako, Valpuestako (Burgos) kartularioan ageri da. Aldaerak: Elo eta Eilon. Ikus Hailo.
Erdi Aroko euskal izena, berez Aitaren (aita izen arruntetik) aldaera dena. 956an Valpuestako (Burgos) kartularioan ageri da.
Zestoa eta Debaren (Gipuzkoa) artean dagoen haitzulo ezagunaren izena. 1969an bertan aurkitutako margoak Paleolitoko ikusgarrienetakoak dira Euskal Herrian.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.