554 emaitza *:* bilaketarentzat [181 - 190]
Erdi Aroko izena; 940. urtean agertzen da Valpuestako (Burgos) kartularioan.
Latineko Felixetik atera den Erdi Aroko euskal izena. Besteak beste, 1046. urtean ageri da Leiren (Nafarroa).
Literaturara igaro den Azpirotz-Lezaetako (Nafarroa) aurkintza.
Erdi Aroko deizioa, patronimiko itxura duena, Arnaldo izenaren aldaera den Erlandotik sortua. 1249an Erlantz de Gandaratz dokumentatzen da Lapurdin eta 1301ean Domingo Erlantz de Yçaguirre Nafarroan. Dirudienez, Ferrand izenetik eratorria da.
Arnaldo (es), Arnaud (fr), Arnault (fr)
Erdi Aroko izena. 1539an Ernaut de Yribarren ageri da Arizkunen (Nafarroa). Ikus Arnaut.
Raimundo (es), Raymond (fr)
Maizkara aurkitzen dugu Erdi Aroan. Oinarrian izen honen aldaera bat duen Erremelluri Bastidako (Araba) herrixka eta monasterioa izan zen, egun ardandegi baten izena besterik ez bada ere. Errioxako Autonomia Erkidegoko Herramelluri toponimo nagusian izen honen beste aldaera bat dugu (Erramell + uri, hots, 'Erramellen hiria, herria'). Aldaerak: Arramel, Arramelu, Arramelle, Arramello, Erramell...
Donostian 1559. urtean Herramos de Arrillaga aurkitzen dugu. Aldaerak: Ramos, Ramus. Ikus Abar eta Erramu.
Ramos (es)
Landare (Laurus nobilis) baten eta Ostegun Santuaren aurreko igandearen izena. Egun horretan Jesus Jerusalemen sartzea ospatzen da. Aldaerak: Abar eta Ereinotz. Ikus Abar eta Erramos.
Fernando izenaren aldaera Erdi Aroan. Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan artazuriketan egiten ziren txantxetako antzezlanei ematen zitzaien izen hau. Ikus Ferran.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.