554 emaitza *:* bilaketarentzat [191 - 200]
Erdi Aroko euskal izena. Erregu Acorda eta bere anaiak ganboatarren artean zeuden Arrasateko (Gipuzkoa) borrokan.
Rodrigo (es), Rodrigue (fr)
Germaniar jatorriko *Hrôthrîks izena Rodericus eran latindu zen, eta gero Rodrigo bihurtu erdaraz. Euskarazko Errodrigo azken honetatik atera da, bistan denez. Horrela deitzen zen bisigodoen hondarreko erregea, bere aurrekoek bezala euskaldunak ezin garaitu zitzakeena. Santuaren eguna martxoaren 13an da. Aldaera: Edrigu.
Roldán (es), Roland (fr)
776. urtean euskaldunek Iruñeko sarraskia mendekatzeko Karlomagnoren armadari eraso zioten eta hainbat gerlari hil zituzten, Errolan buruzagia horien artean. Gertaera ahoz aho ibili zen, eta hain ezagun egin zen non Errolan mitologiako pertsonaia bihurtu baitzen. Arruazu, Behorlegi, Donaixti, Itzaga-Iga, Erratzu eta Atan, esaterako, badaude Errolan erraldoiak jaurtikitako harriak.
Rufino (es), Rufin (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Rufino izenarentzat propo-saturiko baliokidea. Latineko Rufinusetik dator eta hau rufus 'ilegorri' hitzetik. Erroman arrakasta handiko izena izan zen.
Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)
Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)
Ikus Eztebe.
Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)
Ikus Eztebe.
Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Eztebe.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Jainkoaren etorrera (Mendekoste) izendatzeko proposatutako izena.
Pierres Topet (Barkoxe, 1786-1862) koplari ezagunaren goitizena, Etxahunea haren sortetxeari zor zaiona. Nahiz eta berak deus ere idatzi ez, kantuak ahoz aho iritsi zaizkigu. Entzutetsuenak Ahaide delezius huntan, Bi berset dolorusik eta Munduan malerusik dira.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.