554 emaitza *:* bilaketarentzat [211 - 220]
Felipe (es), Philippe (fr)
Fernando (es), Ferdinand (fr)
*Frithunandus germaniar izenetik atera da, latineko Ferdinandus bitarteko dela. Gaztelako zenbait erregeren izena izan zenetik berebiziko zabalkundea eduki zuen Iberiarpenintsulan. Honen Txerran hipokoristikotik atera bide den Txerren deabrua adierazteko erabiltzen zen euskaraz, aingeru eroria zuzenean ezin baitzen aipatu. Santuaren eguna maiatzaren 30ean da.
Fortunio izenaren aldaera laburtua, dokumentazioan beste hamaika aldaera antzeko baina ez zeharo berdinekin batean agertzen dena. Ikus Orti.
Erdi Aroko izena, jatorriz 'frankoa' esan nahi zuena, gero 'frantsesa' adieraztera igaro bazen ere. XVIII. mende inguru arte iraun zuen bizirik Hegoaldean. Adibidez, 1583. urtean Soraurenen (Nafarroa) Frances de Egozcue aurkitzen dugu. Mota honetako izenak (cf. Alaman edo Ingles) ohikoak ziren Europa osoan.
Gabino (es), Gabin (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Gabino.
Gabino (es), Gabin (fr)
Gabo Latioko hiria zen eta hortik sortu zen latineko Gabinus 'Gabo hirikoa, gabotarra' gentilizioa. Izen hau bi santuk eduki zuten: bata, santa Susanaren aita izan zena, III. mendean martirizatu zuten, eta erlikiak Lyonen (Frantzia) gordetzen dira. Bestea Sardinia (Italia) uhartean hil zuten. Santuaren egunak otsailaren 19an eta maiatzaren 30ean dira. Aldaera: Gabin (Deun-ixendegi euzkotarra).
Gabriel (es), Gabriel (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Gabriel.
Erdi Aroko izena; Leiren 1103an Gallo Ennecones dokumentatzen da. Emakumezkoen aldaerak Gaila eta Andregailla ziren.
Salvador (es), Salvator (fr), Sauveur (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Aipatu liburuan bi izen ematen dira: Gaizka 'Kristo salbatzailea' eta Salbatore, azken honek Italiako santuari erreferentzia egiten diola. Santuaren eguna abuztuaren 6an da. Ikus Salbatore.
Erdi Aroko euskal izena. Esaterako, Murun (Nafarroa) 1167an ageri da eta Zuhatzun (Nafarroa) 1196an.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.