554 emaitza *:* bilaketarentzat [221 - 230]
Gaur egun aski hedaturik dagoen izena.
1366an Zuñigan (Nafarroa) agertzen den Erdi Aroko izena. Horretaz landara, Bizkaian eta Araban Gamiz izeneko bi herri daude. Jatorria latineko Gami izenean bilatu behar dela dirudi; bukaeraren nondikakoaz aditu guztiak ez daude ados. Emakumezkoen kidea Gamitza da.
Bizkaiko Ganekogorta mendi izenaren aldaera laburtua.
Juan (es), Jean (fr)
Joanes, Joanis izenaren aldaera, 1349an Nafarroan agertzen dena. Ikus Joan.
Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan (I-III. m.) agertzen den jainko izena (Garri deo). Kasu gehienetan Garre / Garri latindurik azaltzen zaigu. Izen arrunta ere bada.
Erdi Aroko izena. Adibidez, Apardozen (Nafarroa) 991. urtean Garbisso aurkitzen dugu eta Erronkari aldean (Nafarroa) 1098an Garbiss Maniz.
Erdi Aroko izena, Arabako Gardelegi eta Nafarroako Gardelain toponimoen oinarrian dagoena. Otsagabian (Nafarroa) 1072an Gardele Acenarz genuen eta Orontzen (Nafarroa), urte berean, don Gardele. Cardiel erromantzeko aldaera XI. mendean aurkitu dugu Uskartzen (Nafarroa): Kardiel Belasconis.
Euskal hitz arrunta da. Nafarroan 1366an Pero Periz Gari Dario dokumentatzen da.
M. Garikoitz santua Ibarra (Nafarroa Beherea) herriko Garakotxea baserrian sortu zen 1797an. Bètharramgo (Frantzia) apaizgaitegian egon zen irakasle, eta gero Jesusen Bihotz Sakratuaren apaizak izeneko erakundea sortu zuen bertan. 1863ko maiatzaren 14an hil zen.
Galindo (es)
Garindo izenaren Erdi Aroko aldaera.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.