554 emaitza *:* bilaketarentzat [251 - 260]
Guillén (es), Guillermo (es), Guilhèm (fr), Guillaume (fr)
Guillén (es), Guillermo (es), Guilhèm (fr), Guillaume (fr)
Willahelm (wilja 'borondatea', 'atsegintasuna' eta helm 'gerla-kaskoa', 'babesa') germaniar izenetik dator. Erdi Aroko latinean Guilielmus nahiz Vilielmus eran azaltzen da. Izena maizxko aurkitzen dugu garai horretan, baina geroago jatorri bera duen Gillermo-k ordezkatu zuen. Akitaniako kondea zen Gillen X.ak bakardadean bizitzea hautatu zuen, bere bekatuen barkamena erdiesteko. Aldaerak: Gilem, Gillelm, Gillelmo, Gillermo.
Guillén (es), Guillermo (es), Guilhèm (fr), Guillaume (fr)
Gendule izenaren aldaera (ikus sarrera hau). Artaxoan (Nafarroa) Gindul eta Eneco Gindul d'Iriverri azaltzen dira 1104. urtean.
Euskal izen arrunta eta Erdi Aroan antroponimotzat erabili den forma (Guiçon, Eiheralarre, NB, 1350-1353; Guiçon, Bilbo, 1470).
Erdi Aroko euskal izena. Honela deitzen zen XVI. mendean Elgea (Araba) herritik Ameriketara joandako gizon bat. Loiun (Bizkaia) bada Gogorrena izeneko etxea. Beste izen asko bezala jatorriz adjektiboa zen.
Azken urteotan ponte izentzat erabilitako hitz arrunta.
Arras hedaturik egon zen Erdi Aroko izena. Aldaerak: Gome eta Gomiz.
Arcángel izenarentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako euskarazko aldaera. Ikus Aingeru.
Gonzalo (es), Gonzale (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Ontzalu.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.