- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

554 emaitza *:* bilaketarentzat [341 - 350]

Kasimir (gizonezkoa)

  • Casimiro (es), Casimir (fr)

  • Casimirus moduan latindu zen Kazimierz eslabiar izenetik dator. Bi santu ditugu izen honetakoak, bata Lituaniakoa eta bestea Poloniakoa. Santuaren eguna martxoaren 4an da.

Kauldi (gizonezkoa)

  • Claudio (es), Claude (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Klaudio.

Kelmen (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Uharte Arakilen (Nafarroa) bada Kelemen oikonimoa. Ikus Klemente.

Keltso (gizonezkoa)

  • Celso (es), Celse (fr)

  • Ikus Zeltso.

Kepa (gizonezkoa)

  • Pedro (es), Pierre (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Pedroren baliokidetako ageri den izena, arameoko kephas 'haitza' hitzetik hartua. Hau izan zen 1938an euskal izenak galarazi zirenean aipatu zen hiruretako bat: 'los nombres de Iñaki, Kepa, Koldobika y otros que denuncian indiscutible significación separatista'. Ikus Petri.

Keperin (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Zeferino.

Kerman (gizonezkoa)

  • Germán (es), Germain (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus German.

Kimetz (gizonezkoa)

  • Ohiko hitza da hau hizkera batzuetan. Duen 'kimua' esanahiagatik ponte izentzat erabiltzen da.

Kiritz (gizonezkoa)

  • Latineko Quiricus izenetik dator. Nafarroan usu aurkitzen den Santakiritz-ek antzinako herrixkak izendatzen ditu.

Kismi (gizonezkoa)

  • Euskal mitologian jentilek Jesus adierazteko erabiltzen duten izena. Kristo jaio zenean argi bat ikusi omen zuten jentilek eta beren arteko zaharrenarengana jo omen zuten laguntza eske. Honek Kismi jaio zela eta berenak egin zuela adierazi omen zien: 'Ah nire umeak! Jaio duk Kixmi eta gureak egin dik; ez diat gehiago bizi nahi eta bota nazazue ezkerreko malkar horretatik amilka'. Azkeneko jentilak Aralarko Argaintxabaleta trikuharrian omen daude ehortzirik.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper