- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

554 emaitza *:* bilaketarentzat [361 - 370]

Lakubegi (gizonezkoa)

  • Erromatarren garaiko harri batean ageri da Lacubegi teonimoa. Uxuen (Nafarroa) aurkitu zuten, Erdi Aroan herria izan arren egun ermita besterik ez den Santa María la Blanca delakoaren inguruetan. Hurbil Lakumulatu aurkintza dago, eta honen barrenean antzina herria izandako Laku ('toki urtsua', jatorriz) dermioa. Uxuetik gertuago jainko izenarekin eite izugarria duen Lakubeli-ko zokoa dago.

Lander (gizonezkoa)

  • Bi termino batzen dira honetan: 'behartsua, erromesa' adiera zuen Erdi Aroko lander (cf. Oihenarten atsotitz hau: 'Gaztaro alferrak dakarke zahartze landerra') eta gaztelaniazko Leandroren baliokidetzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako Lander. Leandro grezierako Leandros-etik dator, latineko Leandrus bitarteko dela. Greziako mitologian Leandro Afroditaren tenpluko Ero-z maitemindu zen eta gauero joaten zitzaion igerika, gau batean gidaritzat zuen argia itzali eta ito zen arte. Leiren (Nafarroa) 1083. urtearen inguruan Fortun Landerra agertzen da, Iratxen (Nafarroa) 1164an Andere Landerra eta Legazpin (Gipuzkoa) 1401ean Doña Landerra. Donostian eta Artaxoan (Nafarroa) oinarritzat lander duten Landerbaso eta Landerridoia toponimoak ditugu.

Lartaun (gizonezkoa)

  • F. Navarro Villoslada idazlearen Amaya o los vascos en el siglo VIII liburuko pertsonaia.

Laskain (gizonezkoa)

  • Jose Azurmendi (Zegama G, 1941) idazlearen goitizena.

Lasko (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Ziortzako kolegiatan (Bizkaia) goitizen hori duen nekazaria ageri da 1486. urtean.

Lastarri (gizonezkoa)

  • Ibarrangeluko (Bizkaia) auzune baten izena eta Imanol Laspiur (Bergara, 1929) idazlearen goitizena. Idazleak hitz jokoa egin zuen, bere izena eta auzunearena nahaste ematean: Las(piur')tar I(manol).

Lauaxeta (gizonezkoa)

  • Esteban Urkiaga (Mungia 1907 - Gasteiz, 1937) idazlearen goitizena. Lizardirekin batera euskarazko olerkaririk handienetakoa dugu. Zoritxarrez 1937an 'nazionalek' Gasteizen fusilatu zuten -adiskide izan zuen Garcia Lorca bezala-, Euzko Alderdi Jeltzaleko alderdikidea izateagatik, 30 urte zituela. Bere lan aipagarrienak Bide Barriyak eta Arrats Beran dira. Mendigoixalena izeneko olerkian hauxe idatzi zuen:

    Eta illuntziko bakian
    norbattek darrai kantari:
    'Dana emon biar jako
    matte dan askatasunari'.

Laureano (gizonezkoa)

  • Laureano (es), Lauréan (fr)

  • Erroman ereinotz (Laurus nobilis) erramua jartzen zitzaien irabazleei buruan, eta hortik sortu zen laureanus 'irabazlea' adjektiboa. VI. mendean Hungarian jaiotako San Laureano Sibiliako apezpikua izan zen. Erromatik atzera Bourges hirira zihoala hil zuten. Santuaren eguna uztailaren 4an da. Aldaera: Lauren (Deun-ixendegi euzkotarra).

Lauren (gizonezkoa)

  • Laureano (es), Lauréan (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Laureano.

Laurentzi (gizonezkoa)

  • Lorenzo (es), Laurent (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Laurendi.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper