- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

554 emaitza *:* bilaketarentzat [371 - 380]

Leheren (gizonezkoa)

  • Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan (I-III. m.) agertzen den izena. Gehienetan Leherenni / Leherenno latindurik azaltzen da.

Lehior (gizonezkoa)

  • Lehor hitz arruntaren aldaera eta Leireko monasterioari lehendabiziko idazkietan ematen zaion izena (Leior, Leyor). Ikus Leioari eta Leire.

Leioari (gizonezkoa)

  • Ohiko izena Erdi Aroan. Aipamen zaharrena Abadiñoko (Bizkaia) Done Bikendi elizako hilarri batekoa da: 'Ego Lehoari et Maria'. Erdi Aroan anitz aldaera izan zituen: Leioar, Lehioari, Lehior, Liger, Leier... Irudi duenez, latineko Legionarius izenaren euskal bilakaeraren ondorena da. Zaraitzuko euskaldunek Leire mendia adierazteko erabiltzen zuten Lexuri izena honekin dago loturik. Ikus Lehior eta Leire sarrerak.

Leokadio (gizonezkoa)

  • Leocadio (es)

  • Grezierako Leukadia izenetik, eta hau leukos 'zuri' adjektibotik. Santa Leokadia 304an Toledon (E) martirizatu zuten, eta horregatik da egun hiri horretako patroia. Aldaera: Lokadi (Deun-ixendegi euzkotarra).

Lexoti (gizonezkoa)

  • Jose Manuel Etxegoien (1865-1937) eta Jose Luis Lekuona (Oiartzun, 1925) bertsolarien izengoitia. Bigarren honen bertsoak Lexoti Bertsolaria liburuan daude bildurik.

Lier (gizonezkoa)

  • Mutiloa (Gipuzkoa) herrian dagoen Liernia-ko Andre Mariari zor zaio gizon izen hau.

Lizardi (gizonezkoa)

  • Jose Mª Agirre (Zarautz, 1896 - Tolosa, 1933) idazlearen goitizena. Lauaxetarekin batera euskarak izan duen olerkaririk handienetakoa dugu Lizardi, nahiz eta 37 urte baizik ez zituela hil. Euzko-Deya-n hasi zen idazten euskararen aldeko langile porrokatua izan zen hau. Haren olerkiak Bihotz Begietan eta Umezurtz Olerkiak liburuetan daude bildurik. Hona 'Unamuno'tar Mikel yaun argiari' erantzunez euskararen defentsan idatzi zuen bertsoa:

    Baina nik, hizkuntza larrekoa,
    nahi haunat ere noranahikoa:
    jakite-hegoek igoa;
    soina zahar, berri gogoa;
    azal horizta, muin betirakoa.

Lohitz (gizonezkoa)

  • Akitanian erromatarren garaiko (I-III. mendeak) inskripzio batean agertzen den izena (Lohisi, Lohixsi).

Lokadi (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Eusebi eta Leokadio sarrerak.

Lon (gizonezkoa)

  • León (es), Léon (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Leon.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper