- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

554 emaitza *:* bilaketarentzat [391 - 400]

Mairu (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena, latineko Maurus-etik sortua. Toponimian ere utzi du aztarna, Bizkaiko Maruri toponimoan ikus daitekeen gisa. Mitologiara ere igaro zen, 'jentila' adierarekin. Horren ondorioz Mairuetxe izeneko trikuharria dugu, eta Mairubaratz, Mauruillarri, Mauruillarreta deitzen diren harrespilak.

Maiu (gizonezkoa)

  • Lurpean bizi den izaki mitologikoa, Mariren senarra. Beste izenak Sugar (xehetasun gehiago nahi izanez gero ikus sarrera hau) eta Sugoi dira.

Malder (gizonezkoa)

  • Malderra (Babesgabeen Andre Maria) izenaren gizonentzako baliokidea.

Manez (gizonezkoa)

  • Nafarroa Beherean maizkoa da Joanes-en hipokoristiko hau. Horregatik zuberotarrek manex aldaera erabili eta erabiltzen dute baxenabartarrak izendatzeko, bai eta, hedaduraz, gainerako beste euskaldun guztiak izendatzeko ere. Jean Hiriart-Urruti (Hazparne, 1859-1915) -Euskalduna astekariaren sortzaileetako bat-, eta Jean Erdozaintzi (Ibarrola, 1934 - Okzitaniako Tolosa, 1984) -Herriz Herri astekariaren sortzaileetako bat- idazleen goitizena ere izan zen. Ikus Joanes.

Mantxo (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. XIV. mendean Otsagabitik Azkoieneraino ageri da Nafarroan.

Mantzio (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Leiren 880. urtetik aurrera usu agertzen da, sarri Mancius erara. Emakumezkoen aldaera Mantzia da.

Manuel (gizonezkoa)

  • Ikus Emanuel.

Maren (gizonezkoa)

  • Mariano (es), Marianno (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Mariano.

Mariano (gizonezkoa)

  • Latineko Marius izenean oinarri duen Marianus adjektibotik dator. Santuaren eguna abuztuaren 19an da. Aldaera: Maren (Deun-ixendegi euzkotarra).

Marinel (gizonezkoa)

  • Lanbidea adierazten duen hitza ('itsasgizona, itsasandrea'). Hizkuntza guztietan usaiakoa izan da jendea izendatzeko honelakoak erabiltzea, egungo deituretan ikus daitekeen moduan.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper