- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

554 emaitza *:* bilaketarentzat [421 - 430]

Nikola (gizonezkoa)

  • Nicolás (es), Nicolas (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Nikolas.

Nikolau (gizonezkoa)

  • Nicolás (es), Nicolas (fr)

  • Nikolas izenaren Erdi Aroko aldaera da Nikolau. Esaterako Ziortzako kolegiatan (Bizkaia) agertzen da, XV. mendean. Ikus Nikolas.

Nuño (gizonezkoa)

  • Nuño (es)

  • Erdi Aroko izen usu jatorri ilunekoa, Iberiarpenintsulan ugaria den Nuñez deituraren oinarrian dagoena. Batzuek latineko nunnius 'lekaidea' hitzetik sortu zela uste dute, eta beste batzuek Nunno germaniar izenetik atera zela. Aldaerak: patronimikoetan agertzen zaizkigun Nuno eta Nunu (Nunoiz eta Nunuz).

Nuno (gizonezkoa)

  • Nuño (es)

Nunu (gizonezkoa)

  • Nuño (es)

  • Ikus Nuño.

Obeko (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izen arruntenetakoa. 804. urtean Valpuestako elizbarrutia (Burgos) sortu zenean Obeco zen lekukoetako bat. 932an Obeco-k eta bere anaiak Añanan (Araba) zeuzkaten lurrak saldu zituz-ten. Franko erabilia izan zen Euskal Herri osoan, eta dokumentazioan nonahi agertzen da. Toponimian ere utzi du aztarna: Trebiñun eta Sopuertan (Bizkaia) Obekuri ('Obekoren hiria' jatorriz) deituriko kontzeju eta auzoa ditugu, hurrenez hurren. A. Irigoienen ustez on adjektiboaren hobe konparatiboa dago oinarrian. Bukaeran Eneko izenean agertzen den -ko atzizki hipokoristikoa dugu ikertzaile bizkaitarraren arabera.

Odon (gizonezkoa)

  • Otho greziar izenetik dator. Oso erabilia izan zen Germaniako erregeen artean. San Odon kristau munduko monasteriorik handiena zen Clunyko (Frantzia) abadea izan zen, X. mendean. Musikagileen patroia da. Santuaren eguna azaroaren 27an ospatzen da.

Oiartzo (gizonezkoa)

  • Erromatarren garaiko geografoen lanetan ageri den Oiassó. edo Oiarso izenak egungo Oiartzualdea adierazten zuen, irudi duenez.

Oidor (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Arrasaten (Gipuzkoa) 1539an ageri da.

Oier (gizonezkoa)

  • Oger (es)

  • Usaiako izena da Erdi Aroan. 1274an Maulen (Zuberoa) aurkitzen dugu, 1319an Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) eta 1329an Erriberrin (Nafarroa). Azken bi herri hauetakoak Nafarroako gorteetako ordezkariak ziren. XV. mendeko Bienandanzas e Fortunas liburuan izen honetako bi lagun aipatzen dira, bat Amezketan (Gipuzkoa) eta bestea Lazkaon (Gipuzkoa).

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper