- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

554 emaitza *:* bilaketarentzat [431 - 440]

Oihan (gizonezkoa)

  • Izen arrunta, maiz basoa hitzaren baliokidetzat eman ohi dena. Erromatarren garaiaz geroztik jainkotzat hartu izan dira baso eta oihanak.

Oinatz (gizonezkoa)

  • Azpeitiko dorretxea. Hemendik hartu zuen izena Erdi Aroko Ahaide Nagusietan leinu garrantzitsuenetakoa izan zenak, oinaztarrenak.

Oker (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. Egun desagertua den Sabando ondoko Okerruri ('Oker izenekoaren hiria', etorkiz) herriaren izenean utzi zuen aztarna, Araban.

Olio (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena; 804. urtean azaltzen da, Valpuestako (Burgos) monasterioaren sortze agirian. Euskaraz olibatik ateratzen den isurkari koipetsuaren izena ere bada.

Ontzalu (gizonezkoa)

  • Gonzalo (es), Gonzale (fr)

  • Gundilsalvus ('guduan laguntzen duena') germaniar izenetik dator Erdi Aroan maiz erabili zen hau. Markinan Onsaluxe hipokoristikoa azaltzen da, 1512an. Santuaren eguna azaroaren 25ean da. Aldaerak: Untzalu eta Gontzal (Deun-ixendegi euzkotarra).

Orats (gizonezkoa)

  • Mitologiako izena. . Islandia XVIII. mendean idatzitako euskera-islandiera hitz zerrendetan oratsa ‘eguzkiaren diskoa’ zen.

Orentzi (gizonezkoa)

  • Orencio (es)

  • Aldaera hau Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatu zen, gaztelaniazko Orencioren baliokidetako; jatorria latineko Orientius 'ekialdekoa' hitzean du. San Orentzio (IV. m.) idazlea izan zen eta Auch-eko (Frantzia) apezpikua. Erlikiak Huescan daude. Santuaren eguna maiatzaren 1ean da.

Orixe (gizonezkoa)

  • Nikolas Ormaetxea (Orexa, 1888 - Añorga, 1961) idazle eta euskaltzain osoaren goitizena. Egindako lanik aipagarriena Euskaldunak poema dugu.

Orkatz (gizonezkoa)

  • Basoan bizi den oreinaren familiako hausnarkari txikia (Capreolus capreolus).

Ortzadar (gizonezkoa)

  • Zeruan sortzen den uztai koloretsua, eguzkiak argia eurian islatzen duenean. Sineste askoren iturri izan da mitologiako izen hau. Adibidez, ekaitza dagoenean Ortzadar-en babesa eskatzen da. Ostadar honen aldaera da. Ikus Urtzi.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper