- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

554 emaitza *:* bilaketarentzat [451 - 460]

Otsoa (gizonezkoa)

  • Ohiko euskal izena Erdi Aroan, gaztelaniazko Loperen kidea, jatorria otsoa (Canis lupus) hitzean duena. Gaur egun bizirik dago deituratzat (Otxoa) eta zenbait toponimoren osagaitzat. Zallan (Bizkaia), esate baterako, Otxaran ('Otxoaren harana' etorkiz) auzoa dago. Aldaera eta eratorriak: Otxoa, Otsando, Otsote eta Otxoko.

Otsobi (gizonezkoa)

  • Jules Moulier (Bidarrai, 1888 - Hiriburu, 1958) idazlearen goitizena. Bertsoengatik egin zen ezaguna, baina pastoral bat eta alegiak ere idatzi zituen. Michel Labegueriek bertso hau moldatu zuen haren oroimenez:

    Bi begietan ximixtak, boza dena ihurtzuri,
    azaletik otso beltza, bainan barnez uso zuri
    lehengo profeta bat zinuen iduri...

Otxando (gizonezkoa)

  • Otsandoren aldaera hipokoristikoa. Ikus sarrera hau.

Otxote (gizonezkoa)

  • Elgetako Atxagako Otxote izan zen 1448an Arrasateri su eman ziotenetako bat. Izena berez Otxoaren hipokoristikoa zen.

Oxarra (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. Garesen (Nafarroa) Ossarra agertzen da 1110-1119 bitartean, eta Leireko dokumentazioan Lope Ocharra 1188. urtean. Ozar 'txakurra, ora' izen arruntaren txikigarritzat jo du autoreren batek.

Ozkar (gizonezkoa)

  • Ekaitza eta harria dakartzan izaki mitologikoa, Hodei eta Ortziren kidea. Euskal Herrian, Europako mitologia zaharrean bezala, tximistek lurrean 'ozkar' izeneko harriak sartzen zituztelako sinestea zegoen. Gero harri horiek pixkanaka-pixkanaka ateratzen omen ziren azalera.

Paken (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Pacianoren baliokidetzat ematen den izena. San Paziano Bartzelonako apezpikua izan zen IV. mendean. Santuaren eguna martxoaren 9an da.

Pantxiko (gizonezkoa)

  • Francisco (es), François (fr)

Paskal (gizonezkoa)

  • Ikus Bazkoare.

Patrik (gizonezkoa)

  • Patricio (es), Patrice (fr), Patrick (fr)

  • Ikus Patrizio.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper