554 emaitza *:* bilaketarentzat [481 - 490]
Erdi Aroko antroponimoa eta Nafarroako herria. Lazkaon (Gipuzkoa) 1261ean agertzen da, eta Arrasaten (Gipuzkoa) 1448an, bertako borroka entzutetsuan. San Zoilo izenaren aldaera asimilatua dela dirudi. Ikus Zoil.
Sancho (es), Sanche (fr)
Ikus Antso eta Antxo.
Ikus Antso eta Antxo.
Saturnino (es), Saturnin (fr)
Ikus Saturdi.
Sebastián (es), Sébastien (fr)
Ikus Sebastian eta Sebastie.
Sebastián (es), Sébastien (fr)
Sebastian-en aldaera, Ezkaroze herrian (Nafarroa) 1366. urtean ageri dena. A. Irigoienen ustez Sebastiane-tik atera dateke, gure hizkuntzan maizkoa den bokal arteko -n-ren erortzearen ondorioz.
Severo (es), Sever (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Severoren baliokidetako ematen da. Latineko Severus ('zorrotza' edo 'gogorra') goitizena izatetik ponte izena izatera igaro zen erromatarren artean. San Severo Bartzelonako apezpikua izan zen IV. mendean, baina bere bizitza ezezaguna da. Honela deitzen zen Seber Altube (Arrasate 1879 - Gernika, 1963) euskaltzain osoa eta idazlea. Santuaren eguna azaroaren 6an da.
Severino (es), Séverin (fr)
Latineko Severus ('zorrotza', 'gogorra') izenaren gentiliziotik dator, Severinus-etik. V. mendeko San Seberino egungo Austrian bizi izan zen, baina hil ondoren jarraitzaileek Palermora (Italia) eraman zituzten haren erlikiak, barbaroen beldur baitziren. Santuaren eguna urriaren 23an da.
Ikus Seniko.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.