- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

554 emaitza *:* bilaketarentzat [491 - 500]

Selatse (gizonezkoa)

  • Erromatarren garaian (I-III. m.) Barbarin (Nafarroa) herriko hiru idazkunetan agertzen den jainko izena: Sempronius Betunus Selatse.

Seme (gizonezkoa)

  • Beran 1366an ageri da euskarazko hitz arruntarekin identifika daitekeen izen hau. Alabaina, Erdi Aroan Semeno, Semen, Semero, Xemen, Xemeno, Ximen... eta beste ere ugariak ziren, eta badaiteke izen hau Semenoren beste aldaera bat baizik ez izatea. Nolanahi ere, Semeno, Semen, Semero... seme-rekin loturik daudeke, adituen arabera. Seme hitz arrunta, bestalde, Akitaniako idazkunetan (I-III. mendeak) aurkitzen dugun Sembe- oinarritik atera da. Garai batean hipokoristikoak ziren Semenko eta Semeko Tuteran (Nafarroa) 1158an eta Zibitzen (Nafarroa Beherea) 1359an azaltzen dira, hurrenez hurren.

Semeno (gizonezkoa)

  • Jimeno (es)

  • Ikus Seme.

Semero (gizonezkoa)

  • Ikus Seme.

Sendoa (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. 1244an Tuteran Iurdan bizi zen, Sendoaren semea. XIV. mendean Etxarrenen, Uxuen eta Ollogoienen (Nafarroa) kausitzen dugu. Gipuzkoan Elgeta herriko Sendoa Berendano Arrasateko borrokan agertzen zaigu, 1448an.

Senen (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Senén-en baliokidetako ematen den izena.

Seniko (gizonezkoa)

  • Senicco izena Boucou (Frantzia) herriko inskripzio batean ageri zen, baina zoritxarrez hilarria galdua da orain. Seni- oinarri hori berori Seniponnis, Senitennis eta beste izen batzuetan ere aurkitzen dugu. Egungo sehi 'morroi edo neskamea, zerbitzaria', eta sein 'haurra' izen arruntak aipatutako oinarri horretatik atera dira.

Silban (gizonezkoa)

  • Silvano (es), Silvain (fr)

  • Latineko Silvanus-etik. Erromatarren artean Silvanus basoa, landu gabeko lurra irudikatzen zuen jainkoa zen. Silban aldaera Erdi Aroan erabiltzen zen eta beranduago, iragan mendean, Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean bildu zuten. Palestinako Gaza eskualdeko apezpiku izandako San Silban beste 39 kristaurekin batean martirizatu zuten. Santuaren eguna maiatzaren 4an da.

Silbestre (gizonezkoa)

  • Kristauek latineko Silvester 'basokoa' goitizena izentzat erabili zuten. IV. mendeko San Silvestre aita santua zen Konstantinok kristautasuna besarkatu zuenean. Santuaren eguna abenduaren 31n da.

Sugar (gizonezkoa)

  • Euskal Mitologiako izakia, lur azpian -Dimako (Bizkaia) Baltzola haitzuloan, Jentilzubi ondoan- bizi eta zerua suzko igitaiaren itxuran zeharkatzen duena. Zenbait lekutan Maju -Mariren senarra- bera dela diote, zerutik etorri eta Ama Lurra (Mari) ernaltzen duena. Bizkaiko lehenengo jauna, Jaun Zuria delakoa, Sugar eta printzesa baten semea izan zen. Bizkaiko Arratia haranean Sugoi deitzen dute. Nafarroan 1074an Gomiç Sugaharra agertzen da.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper