- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

554 emaitza *:* bilaketarentzat [501 - 510]

Sugoi (gizonezkoa)

  • Arratia (Bizkaia) haranean Sugar izendatzeko erabiltzen da. Ikus Sugar.

Sukil (gizonezkoa)

  • Gabonetako enborra (sukila) sakratua zen Eguzkiaren gurtzako sineste zaharretan. Etxean indar gaizto guztien aurkako babesa zuen haren su berriak. Orain arte iraun du familiako pertsona bakoitzaren izenean egur puskak, banan-banan, suari sartzeko ohiturak. Sabaian jasotako sukilaren ikatz zatia trumoien aurka berpizten zen.

Sustraitz (gizonezkoa)

  • Anastasio Albizu (Lazkao, 1915 – Azkoitia, 1997) idazlearen goitizena.

Tellu (gizonezkoa)

  • Ohiko izena Erdi Aroan. 804. urtean Tello Telliz agertzen da lekukotzat Valpuestako monaste-rioa sortzean; Leiren Jaun Tellu dokumentatzen da 1109an. Tello izan zen Nafarroako erresumaren azken gobernadorea Santa Gadea (Burgos) herrian, XI. mendean.

Telmo (gizonezkoa)

  • Erasmus izenetik datorren gaztelaniazko izena. Ikus Elmu.

Todor (gizonezkoa)

  • Teodoro (es), Théodore (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Teodororen euskarazko baliokidetako hartzen da. Ikus Teodoro sarrera.

Tristan (gizonezkoa)

  • Jatorri zelta edo germaniarreko izena, Tristan eta Isoldaren Erdi Aroko kondairari esker hedatua. Bertan protagonistak ezinezko maitasuna bizitzera kondenaturik daude. Kontakizuna R. Wagner-ek 1859an egindako drama musikatuaren bitartez egin da ezagun mundu osoan.

  • Dokumentuak:

Txaran (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. 1440an oinaztarrek Txaran Ganboa legizamondarra hil zuten Getxon (Bizkaia).

Txarles (gizonezkoa)

  • Carlos (es), Charles (fr)

  • Nafarroako dokumentazioan ohiko den izena. Ikus Karlos.

Txatxel (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. 1443an hil zuten izen bereko oinaztarra Arrasaten (Gipuzkoa).

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper