554 emaitza *:* bilaketarentzat [541 - 550]
Erdi Aroko izena. 1366an Sancho Çeian azaltzen da Azkoienen (Nafarroa). A. Irigoienen ustez, Bizkaiko Zeanuri herri izenaren eta honen erdal baliokidea den Burgosko Villacián-en oinarrian dugu.
Secundino (es), Secondin (fr)
Erdi Aroan aldaera bat baino gehiago eduki zituen (Zecondin, Zecodin, Zekudin, Secodin...). Latinez 'bigarrena, jaiotako bigarren haurra' adiera zuen Secundus izenetik Secundinus gentilizioa atera zen, eta honen ondorengo batetik Zekondi eta aldaerak. Santuaren eguna abuztuaren 26an da.
Saturnino (es), Saturnin (fr)
Ikus Saturdi.
Cecilio (es)
Jatorri etruskoa duen Caecilius izen latinotik dator. Tradizioaren arabera Iliberris (Granada) hiriko apezpiku izandako San Zezilio Done Petrik Iberiarpenintsulara bidali zituen zazpi gizon santuetako bat izan zen. Santuaren eguna otsailaren 1ean da. Aldaera: Koikilli (Deun-ixendegi euzkotarra).
Erdi Aroko euskal izena. 1415ean Zigastitarrek Larrabetzun (Bizkaia) Lezamako Zigor hil zuten. 'Makila', 'zigortzeko makila' adiera duen euskal izen arrunta ere bada, jakina.
Zilar hitz arruntean oinarri duen Erdi Aroko izengoitia. Lesakan (Nafarroa) 1366an Machin Zillar agertzen da.
Cipriano (es), Cyprien (fr)
Ikus Zipriano.
Erdi Aroko izena. 1046an Leireko kartularioan Fortun Çitiz agertzen da eta 1050ean Valpuestakoan Citi Diez. Arabiar jatorria duen gaztelaniako Cid izenaren euskal ordaina dela dirudi.
Grezierako Zoilos-etik eta hau zoe 'bizitza', 'bizia'-tik. San Zoil IV. mendean Kordoban martirizatu zuten, gazterik. Izena ezaguna da K. a. IV. mendeko filosofo sofistari esker. Hemendik sortu zatekeen Nafarroako Santsol toponimo nagusia. Santuaren eguna ekainaren 27an da.
Hitz arrunta, azken urteotan usu ponte izentzat erabilia. Latineko Felixen parekoa da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.