- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [271 - 280]

Añua (emakumezkoa)

  • Añuako (Araba) Andre Mariaren adbokazioa. 1337an Alfontso XI.ak Burguko (Araba) jurisdiziopean ezarri zuen. Eraikuntza Arabako erromanikorik hoberen eta ederrenetakoa da. Jaia irailaren zortzian da.

Anuntxi (emakumezkoa)

  • Anunciación (es)

  • Gaztelaniako Anunciación izenetik dator eta hau latineko annuntiatio-tik 'iragartzea', 'mezua'. Egun honetan Gabriel goiaingeruak Andre Mariari ama izango zela eta semeari Jesus izena jarriko ziola esan zion. Badirudi euskal ebakeran oinarritu behar dugula tx lortzeko, nahiz eta Nafarroako erdaran Lanunchi (la Anunchi) moduko hipokoristikoak egon. Izen honetan berez balio adierazkorra duen tz-ren bustitzea dago eta bukaeraren laburtzea. Jaieguna martxoaren 25ean da. Aldaerak: Deñe (Deun-ixendegi euzkotarra), Iragarne eta Iragartze.

Aos (emakumezkoa)

  • Longidako (Nafarroa) herria eta bertako Done Petriren elizan gorderik dagoen Andre Mariaren irudi erromanikoa.

Apain (emakumezkoa)

  • Mutrikuko (Gipuzkoa) Andre Mariaren adbokazioa.

Apala (emakumezkoa)

  • Erdi Aroan erabilitako emakume izena, Andreapala moduan ere agertzen zaiguna. Bistan da jatorria apal adjektibo ezagunean duela. Lehen aldiz Leireko(Nafarroa) dokumentazioan azaltzen da, 1145ean (Apala). Gizonentzako ordaina Apalo da.

Apalo (gizonezkoa)

  • Erdi Aroan maiz samar azaltzen da. Adibidez, Apalo de Zubelche aurkitzen dugu Iruñeko katedraleko dokumentazioan, 1119. urtean. XV. mendeko Peru Abendañokoren erostan honen aldaera zen Apala ageri zaigu, borrokan hildako Arratiako laguna aipatzean:
    Mendiola hil deustak Gasto Apala,
    bere laguntzat beste asko ditubala.

Apat (gizonezkoa)

  • Aingeru Irigarai (Bera, 1899 – Donostia, 1983) idazle eta euskaltzainaren izengoitietako bat dugu Apat-Etxebarne; bestea Irular da. Apat zen amaren bigarren deitura. 1936an Sarara alde egin behar izan zuen bizitza salbatzeko eta itzultzean mediku lanetik bota zuten. 1966an Akademiak eskatuta lehenengo euskal izendegia argitaratu zuen. Bertan jaso zituen geroago arrakasta handia izango zuten Eneko eta Unax izenak, besteak beste.

Apolone (emakumezkoa)

  • Apolonia (es), Apollonie (fr)

  • Gaztelaniazko Apoloniaren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Ikus Apolonia.

Apraze (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena. XII. mendean Alkotzen (Nafarroa) azaltzen da. Araban Aprez aldaera ageri da.

Arai (epizenoa)

  • Kontrastan (Araba) erromatarren garaiko hilarri batean agertzen den izena: Araica Arai f(ilia) ('Araika Arairen alaba'). Nahiz eta ageri den pertsonaia gizonezkoa den, XX. mendean izena berriro erabiltzen hastean emakume-izen moduan erabili izan da.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper