- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [361 - 370]

Arrizabalaga (emakumezkoa)

  • Bi dira Arrizabalaga izeneko andre mariak, Aguraingoa (Araba) eta Muru Artederretakoa (Nafarroa). Arabako ermita desagertu egin zen, baina badakigu Sorginetxe izeneko trikuharritik gertu zegoela. Europa osoan aurreko erlijioentzat sakratuak ziren lekuak bereganatzeko joera egon da, askotan ermita eraikiz (ikus Arrako), era honetan jarraitzaileak lortzeko. Hau dela-eta askotan leku bakar batean kultu baten baino gehiagoren aztarnak agertzen dira, batzuk besteen gainean. Izenaren aldaera Arrizala dugu. Done Joanes goizean udalbatza Arrizabalagara joaten da, behinola egiten zen prozesioa berrituz. Aranako Andra Maria ere deitu izan zaio. Muru Artederretakoa (ikus Artederreta) gaur egun Arrosariokoa deitzen dute.

Arrizala (emakumezkoa)

  • Ikus Arrizabalaga.

Arrola (epizenoa)

  • Hainbat lekutan ageri den toponimoa. Aipagarriena Orozko (Bizkaia) eta Amurrio herrien (Araba) arteko mendilerroa.

Arrosali (emakumezkoa)

  • Rosalía (es), Rosalie (fr)

  • Nahiz eta tradizionalki jatorria arrosa eta lili landare izenekin lotu, badirudi normandoek Siziliara eramandako Rocelin edo Roscelin frantses izena dela. Santa Arrosali Palermon bizi izan zen, harpe batean bakardadean, Kristori zion maitasunagatik. Kondairak dioenez, Jesusek berak oparitu zion lore sorta bat. Jaieguna uztailaren 15ean da. Aldaerak: Arrosalia eta Errosale (Deun-ixendegi euzkotarra).

Arrosane (emakumezkoa)

  • Rosana (es), Roxane (fr)

  • Rosa eta Ana izenen batuketaren emaitza den gaztelaniazko Rosanaren baliokidetzat erabili da hau Euskal Herriko mendebaldean, XX. mendean. Bukaera Sabin Aranaren bidetik sortutako beste izenen analogiaz moldatu da (adibidez Ane).

Arsene (emakumezkoa)

  • Arsenia (es)

  • Gaztelaniazko Arsenioren baliokidetzat Arseni (giz.) eta Arsene (emak.) ematen ditu Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Gaztelaniazko izena grezierako Arseniosetik dator eta hau arsen 'gizonarena, gizon itxurakoa' hitzetik. San Arsenio Korfuko (Grezia) lehenengo apezpikua izan zen.

Artaitz (epizenoa)

  • Untzitibarko herria (Nafarroa). Ikusi Artaitz.

Artano (gizonezkoa)

  • Idelfonso Olaberria (Ikaztegieta, 1940 - Hego Korea, 2018) frantziskotar idazlearen goitizena.

Artatza (epizenoa)

  • Euskal Herrian ohikoa den izena. Izen hau arte (Quercus ilex edo rotundifolia) zuhaitz izenaz eta -tza leku ugaritasunezko atzizkiaz osaturik dago. Besteak beste, Ameskoabarreneko herria da (Nafarroa). Ikusi Artatza.

Artea (epizenoa)

  • Zuhaitz izena artikulu-markarekin. Bi mota daude, itsasaldekoa (Quercus ilex) eta Araba eta Nafarroako hegoaldekoa (Quercus rotundifolia). Toponimian maiz ageri da izen hau: Arteaga, Arteta… Ikusi arte.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper