2103 emaitza *:* bilaketarentzat [371 - 380]
Muru Artederretako (Nafarroa) Andre Mariaren ermita, Arrosariokoa izenaz ezaguna. Martxoaren 25ean Orbaibarko Untzuera (Nafarroa) joaten dira prozesioan. Nabarmentzekoa da Administrazioak herri izenarekin izan duen jokamolde aldrebesa, erdara dela-eta Muruarte de Reta idazten baita, hau delarik izen ofiziala. Artederreta (arte + eder + -eta, alegia, 'arte ederraren edo arte ederren tokia') gaztelaniaz Carrascal eran ezagutzen den mendiaren jatorrizko izena da (carrasco = encina = artea). Ikus Arrizabalaga.
Gordexolako (Bizkaia) Iratzagorria auzoko Andre Mariaren ermita. Jaia maiatzaren azkenengo igandean egiten zen. Galdamesen (Bizkaia) ere ageri da leku izen hau.
Oiz mendian jaio eta Ondarroan itsasoratzen den ibaia (Bizkaia). Ikusi Artibai.
Elgetako leku-izena eta Bergarako Ubera auzoko baserria (Gipuzkoa).
Otxobi (Nafarroa) herriaren aldamenean zegoen Andre Mariaren ermita. Izatez Artitza herri hustuko eliza besterik ez da ermita. Herrixka hau 1074an aipatzen da aurrenekoz, Eneko izeneko batek Iratxeko monasterioari bertako zergak ('petxak') eman zizkionean. 1427an herria hutsik zegoen. Inguruko kondaira baten arabera, izurrite batek hustu zuen herria eta Otxobira joan zen bizitzera bertako azken emakumea. Ekainaren 8an eramaten zen Andre Mariaren irudia elizattora eta 17an Otxobira itzultzen. Gaur egun, tamalez, erorita dago.
Egunsentian edo ilunabarrean eguzkiaren inguruan ikus daitekeen argizagia (Artizarra edo Venus planeta). Ikusi Artizarra.
Artzibarko herria, gaur egun desagertua (Nafarroa). Ikusi Artozki.
Lanbide izena. Ikusi artzain.
Ilarduia (Araba) herriko ermita. Berez, beste kasu askotan bezala, desagertu zen Artzanegi herriko eliza zen. Eraikuntzan nabarmentzekoak dira hormetan sarturik dauden hilarri erromatar biak eta Andre Mariaren irudi erromanikoa. Gaur egun ermita hilerriko kapera da.
Donamariako auzoa (Nafarroa), eta Sopuerta-Galdamesko auzoa (Bizkaia) gaztelaniaz Arcé moduan ezaguna. Ikusi Artze (Nafarroa).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.