- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [381 - 390]

Artzeña (emakumezkoa)

  • Trebiñuko behinolako herria eta Andre Mariaren ermita. Herrixka 1025ean azaltzen da dokumentazioan, baina ez dakigu noiz desagertu zen. Arrietako elizako paperetan Andre Mariaren ermita aipatzen da, XVI. mendean. Irudi duenez, Golernio eta Meana herrien artean zegoen.

Artzi (emakumezkoa)

  • Nafarroako Artzibarko herria eta Andre Mariaren eliza. Egun herrian ez da inor bizi eta eliza ermitatako dago, Nafarroako erromanikorik ederrenetakoa bada ere. Gaztelaniaz Arce deitzen zaio, baina dokumentazioak garbi frogatzen du euskarazko Artzi dela jatorrizkoa. Ibarraren izena, bestalde, Artzibar da orain arte euskaldun -hein batean bederen- iraun duten Mezkiritz bezalako herrietan.

Asa (emakumezkoa)

  • La Puebla de la Labarcako (Araba) herrixka eta Andre Mariaren ermita. Erromatarren garaiko herri hau -elizan garai hartako hilarriak ageri dira- 926an aipatzen da lehenengo aldiz, eta badakigu hustu XIX. mendean egin zela. Frantsesen aurkako gerraren garaian elizattoa bota eta irudia herriko elizara eraman zuten. Gaur egun Barriako monasterioko moja bernarditak bizi dira bertan. Asa toponimoa han-hemen errepikatzen da; besteak beste, Nafarroako Arakilen eta Urdotzen aurkitzen dugu.

Asier (gizonezkoa)

  • F. Navarro Villoslada idazlearen Amaya o los vascos en el siglo VIII liburuko pertsonaia, Amagoiaren semea. Izen honen esanahia ('hasiera') Amaia beste pertsonaia nagusiaren izenaren adierari ('bukaera'-ri) kontrajartzen zaio, kontakizuna lehendabiziko kristauen eta azkeneko jentilen ingurukoa baita. Asierek Eudon izena ere hartzen du eleberrian. Bertan behin baino gehiagotan aipatzen da hurrengo esaldia: Amaya da asiera

Asis (gizonezkoa)

  • Italiako hiria (Assisi), bertako seme eta frantziskotarren ordenaren sortzaile izan zen San Frantziskori esker ezaguna. Ikusgarriak dira santuaren hilobiaren gainean eraikitako XIII. mendeko eliza eta Minervaren tenplua, gaur egun Andre Mariaren eliza bihurtu dena. Asisko San Frantziskoren eguna urriaren 4an da.

Asiturri (emakumezkoa)

  • Esteribarko (Nafarroa) Andre Mariaren ermita. Salbatoreren monasterioa izan zen XI. mendetik XVI.era, baina data honetan ermita bihurtu zen. Izenaren osagaiak hats eta iturri direla dirudi, hau da, usain eta zapore txarra dituen iturria, urak duen sulfuroagatik edo.

Askoa (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren antzinako adbokazioa, Arabakoa. Ermita 1257an Aysecoa gisa azaltzen den Askoa herri hustuko eliza zen. Irudia orain Apodakako (Araba) elizan dago altxaturik.

Asona (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko izena. Asona, Iruñeko Eneko Arista erregearen alaba, Tuterako (Nafarroa) Muza banukasitarrarekin ezkondu zen, 802. urtean. Banukasitarrak Tuterako agintariak izan ziren hiria arabiarren menpe zegoenean, baina Iruñeko errege-erreginen jendakiak ziren, eta anitzetan elkar harturik borrokatu ziren, bai frankoen aurka eta bai arabiarren aurka. Erdi Aroan Assona idatzirik aurkitu ohi dugu.

Astere (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Asteria.

Asteri (gizonezkoa)

  • Gaztelaniazko Asterioren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Grezierako Asteríe antroponimotik dator eta hau astér 'izarra' izen arruntetik. Zeo titanaren alaba zen Asteriak itsasora bota zuen bere burua, Zeusen ihesi, eta Delos uharte ezaguna bilakatu.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper