- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2103 emaitza *:* bilaketarentzat [411 - 420]

Atxarte (emakumezkoa)

  • Untzillatx mendiaren magaleko aurkintza, Abadiñon (Bizkaia), eta Andre Mariaren ermita. Urkiolatik Arabara zihoan antzinako bidean dago; mendigoizaleen artean bertako eskalada-eskolari esker da ezaguna.

Atxiti (gizonezkoa)

  • Txomin Agirre (Ondarroa, 1864 - Zumaia, 1920) idazlearen goitizena. Euskalzale aldizkarian izkiriatu zuen eta Euskal Esnaleko zuzendaritzako kide izan zen; Euskaltzaindia sortzean euskaltzain oso izendatu zuten. Hiru lan nagusi utzi zizkigun: Auñamendiko Lorea, Garoa eta Kresala eleberriak.

Atxuri (epizenoa)

  • Euskal Herriko mendebaldean oso arrunta den toponimoa (atx + zuri); Ezagunenak Bilboko auzo bat eta Gorbeiako haitz bat dira, Bizkaian.

Augustin (gizonezkoa)

  • Agustín (es), Augustin (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Agustin.

Augustiñe (emakumezkoa)

  • Agustina (es), Augustine (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Agustina.

Aulli (emakumezkoa)

  • XVI. mendean ageri da izen hau, Nafarroako Espartza Zaraitzu (Aulli) eta Ezkaroze (Aulli Echeverri) herrietan.

Auria (emakumezkoa)

  • Erdi Aroan ohiko izena zen hau Europan. Euskal Herrian 1068an Zabaltzan (Nafarroa) ageri da, 1085ean Lizasoainen (Nafarroa) eta 1390ean Arrasaten (Gipuzkoa). Latineko aurea 'urrezkoa' hitzetik datorke. Auria izeneko hiru santa ditugu, bat Parisen (Frantzia), bestea Kordoban (Espainia) eta, azkena, Ostian (Italia). Jaieguna uztailaren 19an da (Kordobakoa). Aldaera: Oria.

Auribita (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena; osagaiak Auria eta Bita dira. Aldaerak: Aurubita, Orobita, Oribita eta Orbita. Ikus Auria eta Bita.

Auriola (emakumezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. 1111n ageri da, Leiren (Nafarroa): Tota, filia de dona Auriola.

Auritz (gizonezkoa)

  • Nafarroako herria. Herriaren lekukotasunak 1110. urtetik aurrerakoak dira.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper