4701 emaitza *:* bilaketarentzat [101 - 110]
Agrícola (es), Agricola (fr), Agricola (en), Agricola (la)
Agripa (es), Agrippa (fr), Agrippa (en), Agrippa (la)
Agripina (es), Agrippine (fr), Agrippina (en), Agrippina (la)
Martin Arrizubieta (Mundaka, 1909 - Kordoba, 1988) idazlearen goitizena eta ohiko hitza euskaraz. Gaur egun nonbaitetik alde egitean erabiltzen da batez ere, 'adio' esanahiarekin, baina berez adiera zabalagoa du. 1936an Lizarrako (Nafarroa) aginte militarrak debekatu zuen hitz hau erabiltzea: 'Asimismo, se prohibe la palabra "Agur", importada por los separatistas en lugar del 'Adiós' genuinamente español. (...) aplicando (...) la pena que haya lugar'. Era berean, ezaguna da errespetua adierazteko erabiltzen den Agur Jaunak kantua.
Rosario (es)
Agur hitz arruntaz eta -ne amaieraz osatutakoa. Gaur egun nonbaitetik alde egitean erabiltzen da batez ere, 'adio' esanahiarekin, baina berez adiera zabalagoa du. 1936an Lizarrako (Nafarroa) aginte militarrak debekatu zuen hitz hau erabiltzea: 'Asimismo, se prohibe la palabra 'Agur', importada por los separatistas en lugar del 'Adiós' genuinamente español. (...) aplicando (...) la pena que haya lugar'. Ikus Agurtzane.
Rosario (es)
Gaztelaniazko (Nuestra Señora del) Rosarioren baliokidetako Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen den izena, arrakasta handikoa. Erabilera zabala izan zuen, baina gerra ostean debekatu zuten eta horrela deitzen zirenei itzularazi. Santuaren eguna urriaren 7an da. Aldaerak: Agurne eta Gurtza.
Agustín (es), Augustin (fr), Augustine (en)
Latineko Augustinus-etik sortua, eta hau Augustus-etik. Aljeriako Hipona (egun Bona) hirian jaio zen Eliza katolikoaren lau doktoreetako bat den San Agustin. Jaia abuztuaren 28an da. Aldaerak: Austin, Mustio eta Augustin (Deun-ixendegi euzkotarra).
Agustina (es), Augustine (fr), Augustine (en)
Latineko Augustinusetik sortua da, eta hau Augustusetik. Aljeriako Hipona (egun Bona) herrian jaio zen Eliza katolikoaren lau doktoreetako bat den San Agustin.
Aldaerak: Augustiñe (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Aguxtina eta Aguxtiña hipokoristikoak. Ikus Austitza.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.