4701 emaitza *:* bilaketarentzat [1021 - 1030]
Bernardo (es), Bernard (fr)
Verónica (es), Véronique (fr)
Izen eta tradizio asko biltzen dira Beronikan, besteak beste jatorri mazedoniarreko Berenice ('garaipena daramana') izena eta latineko vera iconica ('benetako irudia'), Jesusen aurpegia marraztua gelditu zen oihala. Tradizioak batu ditu Jesusen aurpegia garbitu zuen emakumea eta oihala bera. Santuaren eguna abuztuaren 29an da. Aldaera: Beronike (Deun-ixendegi euzkotarra).
Verónica (es), Véronique (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Beronika.
Zuberoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Irudia XVII. mendekoa da.
Bizkaiko bi patroietako bat den Balentin Berriotxoa Elorrion (Bizkaia) jaio zen 1827an. Domingotarretan sartu eta 1857an egungo Vietnam aldera abiatu zen, misiolari. Tamalez, debekaturik zegoen kristautasuna aldarrikatzea eta ezkutuan ibili behar izan zuen, Vinh izena harturik. Azkenik, 1861eko azaroaren lehenean harrapatu eta martirizatu zuten. 1886an haren erlikiak Bartzelonara heltzean hirian ikasten ari ziren euskaldun batzuek jaso zituzten -haien artean geroago ospe handia bereganatuko zuen Sabin Arana zegoen-, apezpikuaren zilarrezko ezaugarriak gainean paratu eta 'gora Berriotxoa!' oihu egin zuten. Amarekin izandako postazko harremanak euskaraz izan ziren; gutunetan 1831n apaiz sartzean amari bidalitako olerkitxo hau aurkitzen dugu: 'Nere amatxo bigunak / Neurtuko du bai denbora / bere bihotzeko kutunak / Kasula bota artean lepora'.
Berta (es), Berthe (fr), Bertha (en)
Pertarito (es), Perthari (fr), Perctarith (fr), Perctarit (en), Berthari (en)
Nafarroako ibarra (Bertizarana) eta jaurerria, Erdi Aroan Mari aitzinean zuela emazteki izentzat erabilia. Jaurerria parke naturala da, azkeneko jabeak horretarako oparitu baitzion Nafarroari, eta Euskal Herriko oihan atlantiko onenetakoa. Udal armarrian arrain-buztana duen lamina bat ikus dezakegu, ezkerreko eskuan orrazia eta eskuinean ispilua dituela.
Erdi Aroko izena, itxuraz Bertolomeoren aldaera laburtua. Artaxoan (Nafarroa) Bertolo Somberria ageri zaigu XIV. mendean.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.