- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

4701 emaitza *:* bilaketarentzat [1051 - 1060]

Bikarregi (emakumezkoa)

  • Dima (Bizkaia) herriko auzoa eta ermita. Nahiz eta gaur egun Magdalenarena izan, aitzina Andre Mariarena zen eta ahoz Andra Mari deitzen zaio. Amak bertara joaten ziren seme-alabentzako laguntza eskatzera. Horretarako arrosarioa bederatzi aldiz errezatu behar zen. Elizaren aterpean bada bolatoki bat. Jaieguna abuztuaren 15ean eta otsailaren 5ean dira.

Bikendi (gizonezkoa)

  • Vicencio (es)

  • Euskarazko Binkenti, Bikenti edo Bikendi latineko vincens 'garaile' hitzetik sortutako Vincentius izenetik dator. Kristauen artean arrakasta handia izan zuen, deabrua garaitu nahia adierazten zuelako. 991n Vincenti aurkitzen dugu Apardozen (Nafarroa), baina aitzinago, erdararen eraginez antza, Bizente nagusitu zen eta goian aipatu formak hagionimian baizik ez ditugu kausitzen. Aldaera honetatik Mikeldi idoloaren izena sortu zen, Done Bikendiren ermitaren ondoan baitzegoen. Beste aldaerak Bingen, Bizen, Bizente eta Bixintxo dira. Baliokideak: Vicente (es) eta Vincent (fr).

  • Dokumentuak:

Bikentzi (gizonezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Vicencioren baliokidetzat proposatzen den izena.

Biktor (gizonezkoa)

  • Víctor (es), Victor (fr)

  • Latineko Victor izenetik dator, eta hau vincere 'garaitu, irabazi' aditzetik ateratako victor 'garaitzailea'-tik. Erroman goitizen eta epitetotzat erabiltzen zen idazkunetan, Iuppiter victor 'Jupiter garailea'-ren modukoetan. Bere esanahi mistikoa zela bide asko erabili zen lehendabiziko kristauen artean. Santuaren eguna urtarrilaren 22an da. Aldaerak: Bittor eta Viktor, santu izendegietan ohikoa.

Bikuña (emakumezkoa)

  • Donemiliaga udalerriko herria (Araba) eta Andre Mariaren eliza. Jaia abuztuaren 15ean da.

Bilbañe (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Circuncisiónen baliokidetzat proposaturiko izenetako bat dugu hau; bestea Billebañe da. Ekintza honen bidez juduek Jainkoarekiko hitzarmena ospatzen zuten.

Bildosne (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko izenekiko (Edurne edo Bakarne) analogiaz XX. mendean bildots hitza eta -ne emakumezkoen atzizkia erabiliz sortutako izena. Ikus Ines.

Bilintx (gizonezkoa)

  • Indalezio Bizkarrondo (Donostia, 1831-1876) bertsolari eta olerkariaren izengoitia. Bere lanetan baserri girotik urrunduta mundu erromantikoa landu zuen, baina umoretsu, tragedian erori gabe. Honen lanik ezagunenak Behin batean Loiolan eta Kontzezirentzat izenekoak dira:
    Beiñ batian Loiola'n
    erromeriya zan,
    antxen ikusi nuben
    neskatxa bat plazan;
    txoriya bañan ere
    ariñago dantzan,
    uraxen bai pollita,
    an pollitik bazan!

Bilitu (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko euskal izena. Adibidez Utergan (Nafarroa) ageri da, 1235. urtean. Aurubilitu konposatuan ere aurkitzen dugu, Aururen aldamenean.

Biloria (epizenoa)

  • Lanako herria (Nafarroa). Ikusi Biloria.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper