4701 emaitza *:* bilaketarentzat [1071 - 1080]
Badirudi Birkiñe aldaerak sorburu Egutegi Bizkattarrako eta Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko testuetako Birkiñan duela dirudi, bukaera beste izen batzuen arabera moldatu zaiola ematen badu ere. Honela diote aipatutako lan horiek: 'Miren-ixena ezta azkentzen e'tan; baña olantxe itxi biarr dala uste dot, Ama Birkiñaren ixena dalako. Gixoni ezarrtzeko azkendu bihar da a'tan: Mirena'. Virgo 'neskatila', 'birjina' izatea Andre Mariaren ezaugarri nagusia da eta kristau katolikoentzat fede dogma. Aldaerak: Birjiñe, Neskur eta Neskuts.
Visitación (es)
Andre Mariaren adbokazioa. Bisitazio egunean Ama Birjinak Elisabeti egindako ikustaldia ospatzen da. Jaia, zein maiatzaren 31n ospatzen baita, XIII. mendean sortu zen eta frantziskotarren eskutik Europa osoan hedatu. Aldaera: Ikerne (Deun-ixendegi euzkotarra).
Erdi Aroko izena. Lehenengoz Adoainen (Nafarroa) aurkitu dugu, 1033. urtean (Andrebita, Totabita).
Izurtzako auzoa (Bizkaia).
Victoria (es), Victoire (fr)
Latineko Victoria ('garaipena') jainko izenetik. Honen kultua zaharra zen Erroman eta gero Andre Mariaren adbokazio bezala kristautu zen. Erromako senatoreek senatuan zegoen irudiaren aurrean zin egin behar zuten. Santuaren eguna irailaren 8an da. Aldaerak: Bittore (Deun-ixendegi euzkotarra ), Garaiñe, Garaipen, Garaitza, Gurenda eta Viktoria.
Victoria (es), Victoire (fr)
Victoriano (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Victoriano izenaren baliokidetzat proposatutako izena. Ikus Viktoriano.
Bizenta izenaren ohiko txikigarria.
Vicente (es), Vincent (fr)
Bizente izenaren Ipar Euskal Herriko ohiko aldaera. Ikus Bikendi.
Vicente (es), Vincent (fr)
Refranes y Sentencias liburuan jasotzen den Bizenteren aldaera. Honela dio atsotitzak: 'Done Bizen argia, guztioentzat dakar ogia'. Honako honetan urtarrilaren 22an gurtzen den Done Bikendi martiriaz ari da. Ikus Bikendi.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.