4701 emaitza *:* bilaketarentzat [121 - 130]
Nafarroako Ayesa herriarentzat J. Altadill idazle ezagunak Erromantizismo garaian proposatutako euskal izena. Euskarazko benetako izena Ageza da.
Germaniar jatorriko Asalais izenaren aldaera eta euskal mitologian gizakiak laguntzen eta oztopatzen dituen Aide 'jenioa'-ren bertsio femeninoa. Mitologian mundua bitan banatzen da: lehenik berezko gauzak daude eta gero Aiderenak. Azken hauek ezagutzen ez ditugunak dira.
Izen mitologikoa, naturaz kanpoko indarraren irudikapena. Gizon-emakumeak laguntzen eta oztopatzen dituen izakia da Aide. Mitologian mundua bitan banaturik dago: alde batean berezko gauzak ditugu, eta bestean ulertzen ez diren aidekoak. Izen honen emakumeentzako aldaera Aida da.
Erdi Aroko izena, 1149an Nafarroan dokumentatua.
Urraulgoitiko (Nafarroa) herria eta Andre Mariaren ermita. Bertan dagoen Arrosarioko Amaren irudia erromaniko berantiarra da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.