4701 emaitza *:* bilaketarentzat [1271 - 1280]
Edita (es), Edithe (fr), Édith (fr), Eadgyth (fr), Edith (en), Editha (en), Esdgyth (en), Ediva (en)
Edmundo (es), Edmond (fr), Edmund (en)
Eadmund 'aberastasunaren jagolea' izen anglosaxoitik dator; ingelesa zela medio zabaldu zen munduan. Ekialdeko Ingalaterrako azken erregea izan zen San Edmundo, IX. mendean daniarrek hil zutena. Santuaren eguna azaroaren 16an da.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Eduardo izenaren baliokidea. Ikus Eduardo.
Edred (es), Edredo (es), Eadred (fr), Edred (fr), Eadred (en), Edred (en)
Erdi Aroko izena, Errodrigoren aldaera. Garibai historialariak bildu zuen: 'Edrigu de Villalan, egun heben eta bihar han'.
Eduard (es), Edouard (fr), Eduard (en), ედუარდ (bert)
Eduardo (es), Édouard (fr), Edward (en)
Eadweard (ead 'aberastasuna' eta ward 'zaindaria') germaniar izenetik sortua da. Arras erabilia da Ingalaterran -errege askok izan dute Edward izena- eta Galizia-Portugaletan, azkeneko herrialde hauetan Duarte gisa. Aldaera: Edorta.
Akitaniako Saint Gaudens herrian aurkitutako erromatarren garaiko (I-III. mendeak) hilarri batean agertzen den emakume izena.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ageri den Edurneren gizonentzako ordaina. Edur 'elurra' mendebaldeko hitza da, euskalki honetan egin baitzen aipatutako santuen izendegia.
Nieves (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko (Nuestra Señora de las) Nieves-en euskal baliokide femeninotzat proposatutako izen hau izan da arrakasta gehien eduki zutenetako bat. Oinarrian mendebaldeko hizkeretako edur 'elurra' dago; atzizkia Sabin Aranaren lanean emakume izenak sortzeko erabiltzen den -ne da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.