- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

4701 emaitza *:* bilaketarentzat [1301 - 1310]

Eguantza (emakumezkoa)

  • Goiznabarra, goiztiria, egunsentia edo eguantza beti miretsi eta gurtu izan da, eguzkiaren eta biziaren itzulera adierazten duelako. Arrazoi honengatik etxeak, eliza erromanikoak, eta zaharragoak diren neolito garaiko trikuharriak ere Ekialdera begira eraiki izan dira. Aldaerak: Goizalde, Goizargi, Goiztiri, eta Goizane.

Eguen (epizenoa)

  • Izen arrunta, ostegun hitzaren ordaina mendebaleko euskaran. Ikusi ostegun.

Eguzki (gizonezkoa)

  • Munduko erlijio zahar guztietan egon da Eki edo Eguzkiarekiko jaiera, hori baita bizitzaren iturria. Lazarragaren poemetan (1567) honela ageri da: Guztioen gañetiko larrosea, eguzki ederraren esposea. Ikus Eki eta Ekhi.

Eguzkia (emakumezkoa)

  • Munduko erlijio zahar guztietan egon da Eki edo Eguzkiarekiko jaiera, hori baita bizitzaren iturria. Euskal mitologian Eguzkia -Ilargia bezala- Lurraren alaba da, emea beraz, eta gauero elkartzen da amarekin. Aldaerak: Eguzkiñe, Ekhia, Ekia eta Ekiñe. Zenbait lekutan hauxe esaten da iluntzean: 'Eguzki amandrea badoa bere amagana'.

Eguzkiñe (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko izenekiko (Edurne edo Bakarne) analogiaz XX. mendean sortutako izena. Oinarria eguzki izena eta -ne atzizki femeninoa dira. Ikus Eguzkia.

Ehari (emakumezkoa)

  • Gasteizek bereganatutako herrietako bat da Ehari. Historian lehenengo aldiz 1025ean agerida Donemiliagako Goldea izeneko zerrendan. Eliza Done Martieri eskeinita badago ere ezkerraldeko erretaulan Arrosarioko Andre Mariaren irudia dago.

Eider (emakumezkoa)

  • Eder hitzaren edder aldaeraren idazkera zaharra, pertsona izen moduan erabilia.

Eihar (gizonezkoa)

  • Eihar izena erromatar garaiko hilarri batean ageri da Contrebia Leucade izeneko hirian (gaur egun Aguilar del Río Alhama, Errioxa).

Eihara (epizenoa)

Eiharne (emakumezkoa)

  • Izen berria, erromatarren garaian dokumentatutako Eihar gizonezkoen izenari -ne atzizkia gehituz sortua.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper