4701 emaitza *:* bilaketarentzat [1311 - 1320]
Eihartzea toponimoaren aldaera, 1366an lekukotua. Ikusi Eihartzea.
Aldude inguruko gaina (Nafarroa Beherea). Ikusi Eihartze.
Erdi Aroan oso arrunta zen izen hau, Araban bereziki. 1025. urtean, esaterako, Valpuestako (Burgos) kartularioan ageri da. Aldaerak: Elo eta Eilon. Ikus Hailo.
Erdi Aroko euskal izena, berez Aitaren (aita izen arruntetik) aldaera dena. 956an Valpuestako (Burgos) kartularioan ageri da.
Usurbilgo toponimoa (Gipuzkoa). Ikusi Eitza.
Zumarragako (Gipuzkoa) auzoa eta Andre Mariaren adbokazioa.
Nafarroako Arakil eta Longida ibarretako bi herriren izena. Ikusi Ekai.
Zestoa eta Debaren (Gipuzkoa) artean dagoen haitzulo ezagunaren izena. 1969an bertan aurkitutako margoak Paleolitoko ikusgarrienetakoak dira Euskal Herrian.
Izen mitologikoa eta izen arrunta 'erauntsia'.
XX. mendearen hasieran izadiarekin lotutako izenak erabiltzeko kristautasunaren aurreko tradizioa berpizten hasi zen. Haietako bat dugu ekaitza, euskaraz Marirekin hagitz erlazionaturik egon dena, ostosketak berak sortzen baititu eta askotan itxura hau hartzen baitu leku batetik bestera joateko. Arantzako (Nafarroa) mendia ere bada.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.