4701 emaitza *:* bilaketarentzat [1351 - 1360]
Electra (es), Électre (fr), Electra (en), Ἠλέκτρα (el kl)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Elenaren baliokidetzat ematen den izena. Ikus Helena.
Eleuterio (es), Éleuthère (fr), Eleutherius (en), Eleutherius (la)
Ele eta zahar izenez osaturiko izen arrunta. Ikusi elezahar.
Arabako herria eta Andre Mariaren eliza. 1768an hemen bizi ziren guztiak kapareak ziren. Gipuzkoako errepide berria egin eta betiko bidea erabiltzeari utzi zitzaionean hasi zen herriaren gainbehera. XVI. mendean Elgetik Ameriketara joan zen gizon batek Gogor zuen izena.
Eli (es), Elías (es), Eli (fr), Élie (fr), Eli (en)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Elias.
Eguesibarko herria (Nafarroa). Ikusi Elia.
Elías (es), Élie (fr), Elijah (en)
Hebreerako Eliyâh(û) izena Jainkoaren deizio biak (Elohim eta Yahvé) batuz sortu zen. Elias Itun Zaharreko profeta izan zen, Israelgo herriak Baal jainkoa baztertzea lortu zuena. Alabaina, azkenean erbesteratua izan zen, Jezabelek zion gorrotoagatik. Karmel mendian egin zituen sakrifizioengatik karmeldarren aintzindaritzat hartzen da. Santuaren eguna uztailaren 20an da. Aldaera: Eli.
Eliezer (es), Éliézer (fr), Eliezer (en)
Elisa (es), Elyssa (fr), Elissa (fr), Elissa (en), Ἐλισσα (el kl)
Feniziar jatorria duen izena. Virgiliok Eneida-ko IV. liburuan Elisa deitzen dio Dido-ri. Hau Tiroko erregearen emaztea zen, baina senarra hil ziotenean hiritik alde egin zuen eta Cartago (Hiriberri fenizieraz) sortu. Hemen maitemindu ziren Eneas eta Elisa, Eneidaren arabera, baina jainko-jainkosek elkarrengandik urrundu zituzten, Eneasek Erroma sortu behar baitzuen. Elisak orduan, etsirik, bere buruaz beste egin zuen. Elisabet izenaren hipokoristikoa eta Elisearen kidea ere bada. Aldaerak: Elixa eta Elixe (Deun-ixendegi euzkotarra).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.