- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

4701 emaitza *:* bilaketarentzat [1371 - 1380]

Elizmendi (emakumezkoa)

  • Kontrastako (Araba) Andre Mariaren ermita, plazatik hagitz hurbil dagoena. Hau eraikitzeko inguruan zegoen erromatarren garaiko hilerriko harriak (18) erabili zituzten. Honek tokiaren garrantzia zenbaterainokoa zen adierazten digu, kristauek sarritan elizak, bereziki Ama Birjinarenak, aspaldiko tenplu edo leku sakratuetan eraiki baitzituzten. Festa abuztuaren 16an da, San Roke egunean.

Elkano (epizenoa)

  • Nafarroako herria eta Aia-Zarauzko auzoa (Gipuzkoa). Ikusi Elkano (Gipuzkoa - Nafarroa).

Elke (emakumezkoa)

  • Artzibarko (Nafarroa) mendia.

Ellande (gizonezkoa)

  • Arnaldo (es), Arnaud (fr), Arnault (fr)

  • Pierre Lhande idazlearen benetako deitura Basagaitz zen, baina Administrazioak aitaren Ellande izena oker irakurri eta semeari deituratzat Lhande ezarri zion. Izena 1412an dokumentatzen da Donibane Garazin (Nafarroa Beherea). Ikus Arnaut.

Elmu (gizonezkoa)

  • Telmo (es), Elme (fr), Elmo (en)

  • Grezierako Erasmos 'maitatua' izenetik dator, italierako Éramo / Ermo / Elmo bitarteko dela. III. mendean Antiokiako apezpikua izandako Elmu bi aldiz saiatu ziren martirizatzen, baina, aingeruen laguntzari esker, bietan atera zen bizirik. Ezagunagoa den Telmo gaztelaniatik hartutakoa da, sant hitzaren azken t itsatsirik duen aldaeratik. Santuaren izena san Elmu edo done Elmu da, ez okerreko itzulpena den Telmo Deun. Santuaren eguna apirilaren 4an da. Aldaera: Telmo.

  • Dokumentuak:

Elo (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko antroponimoa eta Nafarroako herri baten izena (gaztelaniaz Monreal, Ibargoitin). Bertan egon zen gazteluan, gau ilunetan, Juan Liren mamua ibiltzen omen da, noraezean, Nafarroa Gaztelako konkistatzaileei saltzeagatik zigorturik baitago. Justo Garate idazleak (Bergara, 1900 - Mendoza [Argentina], 1994) izen hau erabili zuen goitizentzat. Aldaerak: Eilo eta Eilon.

Elodi (emakumezkoa)

Eloi (gizonezkoa)

  • Eloy (es), Éloi (fr), Eligius (en)

  • Latin berantiarreko Eligius 'aukeratua' izena Eloi bihurtu zen frantsesez, eta handik barreiatu Europan zehar. VII. mendean Noyongo apezpiku izandako San Eloi urregile eta errementaria izan zen, eta hori dela bide urregileen zaindaria da egun. Kondairak dioenez, behin hagitz basatia zen zaldi bati hankak kendu zizkion, ferratu ahal izateko, eta gero berriro jarri. Santuaren eguna abenduaren 1ean da.

  • Dokumentuak:

Eloisa (emakumezkoa)

  • Eloi frantses izenetik dator, eta hau berriz latineko Eligiusetik. Eloisak (XII. m.), irakasle zuen Abelardo filosofoarekin maiteminduta, Bretainiara alde egin zuen, harekin ezkondu eta ama izateko. Osaba, hala ere, krudelkiro mendekatu zen Abelardoz, eta horren ondorioz Eloisak profesa egin zuen. Handik aurrera filosofoarekiko harremana posta hutsezkoa izan zen, filosofoa hil zen arte.

Elordi (epizenoa)

  • Hainbat lekutan ageri den izena. Nabarmenenak Iraizozko (Nafarroa) mendia eta Aralarko leku-izena dira. Izarbeibarren (Nafarroa), garai batean, izen bereko herria izan zen.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper