- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

4701 emaitza *:* bilaketarentzat [1391 - 1400]

Emanuel (gizonezkoa)

  • Manuel (es), Emmanuel (fr), Emmanuel (en)

  • Hebreerako Immanu'el' Jainkoa gurekin' izena Emmanuel bihurtu zen grekoz eta latinez. Isaias 7,14an ageri da: 'Hona, andre gaztea haurdun dago eta semea izango du, eta Emmanuel, hau da, 'Jauna gurekin', jarriko dio izen'. Gaztelaniaz hasierako e- galdu zen eta Manuel sortu. Santuaren eguna urtarrilaren batean da. Aldaerak: Imanol arrakastatsua eta Manuel.

  • Dokumentuak:

Emanuela (emakumezkoa)

  • Manuela (es), Emmanuelle (fr)

  • Hebreerako Immanu'el 'Jainkoa gurekin' izena Emmanuel bihurtu zen grekoz eta latinez. Izena Isaias 7,14an ageri da: 'Hona, andre gaztea haurdun dago eta semea izango du, eta Emmanuel, hau da, 'Jauna gurekin', jarriko dio izen'. Gaztelaniaz hasierako e- galdu egin zen eta Manuel sortu. Santuaren eguna urtarrilaren 1ean da. Aldaerak: Imanole (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Mañoli.

Emeteri (gizonezkoa)

  • Emeterio (es)

  • Grekoko Emeterionetik dator. Emeterio eta Zeledon anaiak Calahorra (Errioxa) hirian martirizatu zituzten IV. mendean eta bertako patroiak dira. Hil zuten lekuan eraiki zen hiriko katedrala eta horregatik dago harresietatik kanpo. Euskal Herriaren zati handi bat mendeetan zehar Calahorrako elizabarrutikoa izan zenez gero, debozio handia izan dute gure artean. 1596ko Refranes y Sentencias liburuan Larrabetzuko (Bizkaia) esaera hau biltzen da: “Done Meterii Zeledon Porru ereiaro on”. Santuaren eguna martxoaren 3an da. Aldaera: Meteri.

Emili (emakumezkoa)

  • Emilia (es), Émilie (fr)

  • Emilia izenaren aldaera. W. von Humboldtek erromantze zahar batean bildu zuen, non mairuei saldutako andre baten erosta azaltzen baita. Kantu ezaguna izan behar zuen, Oihenartek ere jasotzen baitu. Honela dio:

    Andre Emili, andre gora,
    orai ez arto-jorra,
    ogirik horra hain guti:
    zoaz Mairu herrin gora.
    saldu nintzen dirutan
    asko sari dirutan...

Emilia (emakumezkoa)

  • Emilia (es), Émilie (fr), Emily (en)

  • Aemilius Erromako leinu baten izena zen, etruskoa jatorriz, antza (ikus Emiliana). Rousseauk idatzi zuen Emilio-ri esker zabaldu zen. Santuaren eguna irailaren 25ean da. Aldaerak: Emili, Emille eta Milia.

  • Dokumentuak:

Emiliana (emakumezkoa)

  • Emiliana (es), Emilienne (fr)

  • Aemiliusen Aemilianus 'aemiliatarra' latineko jentiliziotik dator; Aemilia leinua Erromako zazpi nagusietako bat zen. Santa Emiliana erromatar gaztea ahizpa Tarsillarekin aitaren etxean bizi zen, monasterio batean bezala. Diotenez, ahizpa agertu eta zerura joango zela esan zion; Emiliana une hartan berean hil zen. Santuaren eguna urtarrilaren 5ean da. Aldaera: Emillene. Ikus Emilia.

Emiliano (gizonezkoa)

Emilio (gizonezkoa)

  • Emilio (es), Emile (fr), Emil (en), Emile (en)

  • Aemilius Erromako leinu baten izena zen, etruskoa jatorriz, antza (ikus Emiliano). Aemilia leinua Erromako zazpi nagusietako bat zen. Izenak zabalkundea hartu zuen Rousseauk idatzi zuen Emiliori esker. Santuaren eguna urriaren 6an da. Aldaerak: Emiri eta Emilli.

  • Dokumentuak:

Emille (emakumezkoa)

  • Emilia (es), Emilie (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Emilioren baliokide femeninotzat ematen den izena. Ikus Emilia.

Emillen (gizonezkoa)

  • Emiliano (es), Émilien (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Emiliano izenaren baliokidea. Aemiliusen Aemilianus ‘aemiliatarra’ latineko jentiliziotik dator; Aemilia leinua Erromako zazpi nagusietako bat zen. Honela deitu diren santu asko daude, baina ezagunena Trevikoa (Italia) da. Kondairak dioenez, lehoiek jan zezaten eraman omen zuten zirkura, baina basapiztiek ez zioten ezer egin. Santuaren eguna abuztuaren 8an da. Aldaerak: Emiri eta Milian. Ikus Emilio.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper