- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

4701 emaitza *:* bilaketarentzat [1511 - 1520]

Errobi (epizenoa)

  • Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ibaia (frantsesez la Nive). Ikusi Errobi.

Errodrigo (gizonezkoa)

  • Rodrigo (es), Rodrigue (fr)

  • Germaniar jatorriko *Hrôthrîks izena Rodericus eran latindu zen, eta gero Rodrigo bihurtu erdaraz. Euskarazko Errodrigo azken honetatik atera da, bistan denez. Horrela deitzen zen bisigodoen hondarreko erregea, bere aurrekoek bezala euskaldunak ezin garaitu zitzakeena. Santuaren eguna martxoaren 13an da. Aldaera: Edrigu.

Erroeta (emakumezkoa)

  • Arabako Onraita herri izenaren aldaera zaharra eta Andre Mariaren adbokazioa. Herria 1025ean Erroheta idatzita ageri da. Jaia irailaren 8an da.

Errolan (gizonezkoa)

  • Roldán (es), Roland (fr)

  • 776. urtean euskaldunek Iruñeko sarraskia mendekatzeko Karlomagnoren armadari eraso zioten eta hainbat gerlari hil zituzten, Errolan buruzagia horien artean. Gertaera ahoz aho ibili zen, eta hain ezagun egin zen non Errolan mitologiako pertsonaia bihurtu baitzen. Arruazu, Behorlegi, Donaixti, Itzaga-Iga, Erratzu eta Atan, esaterako, badaude Errolan erraldoiak jaurtikitako harriak.

Erroman (gizonezkoa)

Erromane (emakumezkoa)

  • Romana (es), Romaine (fr)

  • Gaztelaniazko Romana izenarentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatzen den baliokidea. Santa honen kultua oso zaharra da Iberiar penintsulan.

Errosale (emakumezkoa)

  • Rosalía (es), Rosalie (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Rosalíarentzat ematen den baliokidea. Ikus Arrosali.

Errose (emakumezkoa)

  • Rosa (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Rosaren baliokidetzat ematen den arrakasta handiko izena. Ikus Arrosa eta Larrosa.

Errukia (emakumezkoa)

  • Piedad (es)

  • Bertute baten izena eta XIII. mendean Alemanian sortutako Andre Mariaren adbokazioa, nahiz eta urrikiaren alderateko jaiera Erroman ere bazen. Hiri honetako errukiaren tenplua antzinako kartzela baten gainean eraiki zuten, hemendik bizirik atera zen agurearen oroitzapenetan. Izan ere, aipatu agurea gatibu zegoen presondegi honetan, eta hil hurran zenean alabak lagundu zion, bere esnearekin elikatuz. Tenplua K. a. 191. urtean eraiki zuten. Beste askotan bezala, mito zaharragoa da, kasu honetan greziarra. Erromara eraman eta gero kristautu zen. Santuaren eguna azaroaren 21ean da. Aldaerak: Errukiñe, Gupida, Kupiñe eta Pietate.

Errukiñe (emakumezkoa)

  • Misericordia (es), Piedad (es)

  • Erruki hitza eta -ne atzizkiaz sortutako izena. Nahiz eta itxuraz Sabin Aranarena izan ez da bere izendegian ageri. Ikus Errukia.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper