- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

4701 emaitza *:* bilaketarentzat [1541 - 1550]

Espe (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Sabin Aranaren ustez, izenak jatorrizko hizkuntzatik eratorri behar ziren eta, hartara, honako honetan gaztelaniatik atera zuen Espe. Ikus Itxaro.

Estanislao (gizonezkoa)

  • Estanislao (es), Stanislas (fr), Stanislaus (en)

  • Jatorri eslaviarreko Stanislav (stan 'altxatu' eta slava 'loria') izenetik. Erregeak berak hil omen zuen Krakoviako San Estanislao, haren tirania salatu zuelako. Santuaren eguna apirilaren 11n da.

  • Dokumentuak:

Estaurazio (gizonezkoa)

Esteban (gizonezkoa)

  • Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)

Estebania (emakumezkoa)

  • Estefanía (es), Etiennette (fr), Stéphanie (fr)

  • Estebania eta Estebenia usaiakoak izan dira gure artean, Estefania baino gehiago. Artaxoan (Nafarroa) Esteuania Ezquerra aurkitzen dugu 1330ean, Ziraukin (Nafarroa) Esteuania 1350ean eta Lizason (Nafarroa) Esteuania de licasso 1550ean. Ikus Estebenia, Estefania, Mariaestebania eta Mariesteban.

Estebe (gizonezkoa)

  • Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)

  • Ikus Eztebe.

Esteben (gizonezkoa)

  • Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)

  • Ikus Eztebe.

Estebenia (emakumezkoa)

  • Estefanía (es), Etiennette (fr), Stéphanie (fr)

  • Ardurakoa izan da izen hau Euskal Herrian. 1358an Iruñean dona Esteuenia Moça ageri da eta 1577an Hondarribian (Gipuzkoa) Estebenia de Berrotaran. Estebeni aldaera ere izan du (cf. Maria / Mari): Estebeny miquelerena (Elgorriaga, Nafarroa, 1531). Ikus Estebania, Estefania, Mariaestebania eta Mariesteban.

Estefania (emakumezkoa)

  • Estefanía (es), Etiennette (fr), Stéphanie (fr), Stephanie (en)

  • Greziako Stéphanos 'koroaduna' izenetik, latineko Stephanus bitarteko dela. Erroman ez zen ohikoa, baina bai kristauen artean, Done Eztebe aurreneko martiria baita, Jesusen berpizkundea gertatu eta handik zazpi egunetara hila. Santuaren eguna urtarrilaren 16an da. Aldaerak: Estebania, Estebenia, Eztebeni, Mariaestebania eta Mariesteban.

  • Dokumentuak:

Estepan (gizonezkoa)

  • Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Eztebe.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper