4701 emaitza *:* bilaketarentzat [1661 - 1670]
Fausta (es), Fausta (fr), Fausta (en)
Erromako Faustus 'arrakastatsua, aldekoa, zoriontsua' izena ohikoa zen Erroman. V. mendean Kordoban hil zuten San Faustorekiko jaiera aspaldikoa da Iberiar penintsulan. II-III. mendeetako Fausta Erromako printzesa itota hil zuten, traizioa egiteagatik.
Faustoren aldaera herrikoia, Durangaldean arrunta dena. Erromako Faustus 'arrakastatsua, aldekoa, zoriontsua' izena ohikoa zen Erroman. V. mendean Kordoban hil zuten San Faustorekiko debozioa aspaldikoa da Iberiar Penintsulan. Izenak berebiziko zabalkundea izan zuen Goetheren Faust tragediari esker. Santuaren eguna urriaren 13an da.
Faustina (es), Faustine (fr), Faustina (en), Faustina (la)
Erromako Faustus leinu izenaren jentiliziotik, Faustinusetik, sortua. Faustina II. mendeko enperatriza izan zen; hildakoan senarrak jainkosa izendatu eta bere oroimenez haurrak elikatzeko erakundeak sortu zituen (puellae alimentariae Faustinianae). Bere tenpluko aztarnak Erromako Done Laurendi in Miranda elizan ikus daitezke. Jai eguna urtarrilaren 18an da. Ikus Fausta.
Faustino (es), Faustin (fr), Faustinus (en)
Erromako Faustus leinu izenaren jentiliziotik, Faustinusetik, sortua. Santuaren eguna otsailaren 15ean da.
Fausto (es), Faust (fr), Faustus (en)
Erromako Faustus 'arrakastatsua, aldekoa, zoriontsua' izena ohikoa zen Erroman. V. mendean Kordoban hil zuten San Faustorekiko jaiera aspaldikoa da Iberiarpenintsulan. Izenak berebiziko zabalkundea izan zuen Goetheren Faust tragediari esker. Santuaren eguna urriaren 13an da. Aldaera: Fauste.
Febe (es), Phébé (fr), Phoebe (en), Φοίϐη (el kl)
Febo (es), Phébus (fr), Phoebus (fr), Phoebus (en), Φοῖβος (el kl)
Fe (es), Foi (fr), Foy (fr), Faith (en)
Latineko fides hitzetik datorkigun izena. Santa Fedea II. mendean bizi izandako martiria dugu. Amak, Santa Sofiak, bere alaba martiriei hiru bertute teologalen izenak jarri zizkien: Fedea, Itxaropena eta Karitatea. Haien santutegia Frantzian dago, Donejakue bidearen abiapuntua den Conques herrian. Santuaren eguna urriaren 6an da.
Fedón (es), Phédon (fr), Phaedo (en), Φαίδων (el kl)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.