4701 emaitza *:* bilaketarentzat [1681 - 1690]
Fermín (es), Firmin (fr), Fermin (en), Firmin (en)
Lehenengo kristauek fedean irmo mantenduko zirela adierazteko erabiltzen zuten izena, latineko firmus 'tinkoa' hitzetik datorrena. Iruñeko apezpiku izandako San Fermin Amiens hirian hil zen II. mendean. Santuaren eguna uztailaren 7an da. Aldaera: Pirmin (Deun-ixendegi euzkotarra).
Fermina (es), Firmine (fr), Fermina (en), Firmina (en)
Lehenengo kristauek fedean irmo mantenduko zirela adierazteko erabiltzen zuten izena, latineko firminu 'tinkoa' hitzetik aterea. Iruñeko apezpiku izandako San Fermin Amiens hirian hil zen II. mendean. Aldaera: Pirmine (Deun-ixendegi euzkotarra).
Fernanda (es), Fernande (fr)
*Frithunandus germaniar izenetik atera da, latineko Ferdinandus bitarteko dela. Gaztelako zenbait erregeren izena izan zenetik berebiziko zabalkundea eduki zuen Iberiar penintsulan. Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean arrakastarik izan ez duen Perdiñande proposatu zen.
Fernando (es), Ferdinand (fr), Ferdinand (en)
Fernando (es), Ferdinand (fr)
*Frithunandus germaniar izenetik atera da, latineko Ferdinandus bitarteko dela. Gaztelako zenbait erregeren izena izan zenetik berebiziko zabalkundea eduki zuen Iberiarpenintsulan. Honen Txerran hipokoristikotik atera bide den Txerren deabrua adierazteko erabiltzen zen euskaraz, aingeru eroria zuzenean ezin baitzen aipatu. Santuaren eguna maiatzaren 30ean da.
Fidias (es), Phidias (fr), Phidias (en), Φειδίας (el kl)
Fidípides (es), Phidippidès (fr), Pheidippides (en), Φειδιππίδης (el kl)
Filemón (es), Philémon (fr), Philemon (en), Φιλήμων (el kl)
Filiberto (es), Philibert (fr), Philibert (en)
Felipa (es), Philippa (fr), Philippa (en)
Grezierako Philippos 'zaldizalea' hitzetik dator. San Filipe Jesukristoren lehen apostoluetako bat izan zen, baina ezagunagoa da Neriko San Filipe. Santuaren eguna irailaren 20an da. Aldaerak: Felipa eta Pillipe (Deun-ixendegi euzkotarra).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.