- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

4701 emaitza *:* bilaketarentzat [1801 - 1810]

Gardele (gizonezkoa)

  • Erdi Aroko izena, Arabako Gardelegi eta Nafarroako Gardelain toponimoen oinarrian dagoena. Otsagabian (Nafarroa) 1072an Gardele Acenarz genuen eta Orontzen (Nafarroa), urte berean, don Gardele. Cardiel erromantzeko aldaera XI. mendean aurkitu dugu Uskartzen (Nafarroa): Kardiel Belasconis.

Gardotza (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita, Berriatukoa (Bizkaia). Ama Birjinaren laguntza jasotzeko hiru larunbat jarraitutan joan behar da ermitara. Ondarroako arrantzaleek laguntza eskatu ohi zioten, ezer ere gerta ez zekien. Artibairen ertzean dago ermita, errepidearen ondoan. Jaia irailaren 8an da. Umeak zaintzeko honako hau esaten da:

    Ama Birjiña Gardotzako
    Gure ume hau ez da ezetako
    Ez loditzeko, ez argaltzeko
    Hiru zapatutan etorriko naz eta
    Mesedetxu bat beretzako.

Gares (emakumezkoa)

  • Nafarroako herria, gaztelaniaz Puente la Reina, Donejakue bideko garrantzitsuenetakoa, eta Andre Mariaren adbokazioa. Hiru Ama Birjina daude Garesen, Elurreta-koa, Okoa-koa eta Puy-koa.

Gari (gizonezkoa)

  • Euskal hitz arrunta da. Nafarroan 1366an Pero Periz Gari Dario dokumentatzen da.

Garikoitz (gizonezkoa)

  • M. Garikoitz santua Ibarra (Nafarroa Beherea) herriko Garakotxea baserrian sortu zen 1797an. Bètharramgo (Frantzia) apaizgaitegian egon zen irakasle, eta gero Jesusen Bihotz Sakratuaren apaizak izeneko erakundea sortu zuen bertan. 1863ko maiatzaren 14an hil zen.

Garin (gizonezkoa)

  • Galindo (es)

  • Garindo izenaren Erdi Aroko aldaera.

Garindo (gizonezkoa)

  • Galindo (es)

  • Ohiko euskal izena Erdi Aroan, Galind germaniarretik atera bide dena. Prusiako ekialdeko Galinden eskualdearekin erlazionatu da. Aldaerak: Garino eta Garin.

Gariñe (emakumezkoa)

Garino (gizonezkoa)

  • Galindo (es)

  • Ikus Garindo.

Garoa (emakumezkoa)

  • Euskal Herriko mendietan hagitz ugaria den landarea, Txomin Agirreren izen bereko eleberriari esker ezaguna. Adierakideak: Ira eta Iratze.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper