4701 emaitza *:* bilaketarentzat [1821 - 1830]
Erdi Aroko izena. Etorkiz gentilizioa zen ('Gaskoniakoa'), Alaman, Frantzes eta beste bezala. Aldaera: Gaskoi.
Gaspar (es), Gaspard (fr), Caspar (en)
Aditu guztiak ez datoz bat izen honen etorkiaz mintzatzerakoan. Batzuek esanahi poetikoa emanik 'munduko mezularia' itzultzen dute; beste batzuek, berriz, 'altxortzaina' adiera duen persiar jatorriko izena dela uste dute. Gaspar Hiru Errege magoetako bat dugu (ikus Meltxor).
Erdi Aroan aurkitzen dugu euskal izen hau Lesakan (Nafarroa) 1366an, Gastea d'Alçayaga eta Bilbon 1464an, Gastea d'Espaster. Itxuraz Gartzearen aldaera da eta gazte euskal izenondo ezagunarekin loturik dago. Gasteiz toponimoaren oinarrian dagoela dirudi.
Arabako hiriburua eta Andre Mariaren eliza. Gartzia, Gartzea, Gartzeren aldaera den Gaste(a) antroponimoaren eratorria da, jabegoa adierazten zuen -i(t)z atzizkiaren bidez. Azken honek latineko genitiboan du iturburu.
Erdi Aroko izena; lehendabizikoz Leiren aurkitzen dugu 1124an. 1417an Balmasedako (Bizkaia) Gaston Aiala agertzen da banderizoen borroketan.
Gatzarrietako Andre Mariaren ermita Abadiñoko (Bizkaia) Urkiola auzoan zegoen, galtzada zaharraren ondoan, Untzillatx mendiaren magalean, hainbeste argazki egin zaizkion baserriaren atzean. Ama erdi berriak joaten ziren bertara laguntza eskatzera. 1803an bota zuten. Osagaiak gatzarri izen arrunta eta -eta leku-ugaritasunezko atzizkia dira. Gatzarriak, bistan denez, aziendei gatza emateko erabili izan diren harriak dira.
Izen arrunta. Ikusi gau.
Mitologiako pertsonaia. Gauez argi itxuran agertzen den izakia izendatzen du. Leku batzuetan Inguma-tik babesteko eskatzen zaio: Hi, aldiz, jin hakitala Gauargia.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.