4701 emaitza *:* bilaketarentzat [1901 - 1910]
Guillén (es), Guillermo (es), Guilhèm (fr), Guillaume (fr)
Guillén (es), Guillermo (es), Guilhèm (fr), Guillaume (fr)
Willahelm (wilja 'borondatea', 'atsegintasuna' eta helm 'gerla-kaskoa', 'babesa') germaniar izenetik dator. Erdi Aroko latinean Guilielmus nahiz Vilielmus eran azaltzen da. Izena maizxko aurkitzen dugu garai horretan, baina geroago jatorri bera duen Gillermo-k ordezkatu zuen. Akitaniako kondea zen Gillen X.ak bakardadean bizitzea hautatu zuen, bere bekatuen barkamena erdiesteko. Aldaerak: Gilem, Gillelm, Gillelmo, Gillermo.
Guillén (es), Guillermo (es), Guilhèm (fr), Guillaume (fr)
Gendule izenaren aldaera (ikus sarrera hau). Artaxoan (Nafarroa) Gindul eta Eneco Gindul d'Iriverri azaltzen dira 1104. urtean.
Ginebra (es), Gunièvre (fr), Guinevere (en), Gwenevere (en)
Uribarri Jauregi (Araba) herriko Andre Mariaren ermita; gaur egun Santa Isabel esaten zaio behialako Giputzuri herri hustuko eliza zen honi. Hormetan baditu aztarna erromanikoak. Jaia iraileko bigarren larunbatean da.
Gisela (es), Gisèle (fr), Gisela (en)
Germaniar etorkiko izena da hau, Erdi Aroan Europa osoan erabili zena. 628an honela deitzen zen Amando baskoien buruzagiaren alaba. Santa Gisela edo Isberga Karlomagnoren arreba izan zen; enperadore honen alaba bat eta Hungariako aurreneko erregina ere, Done Ezteberen emaztea, honela deitu ziren. Jaieguna maiatzaren 7an da.
Encarnación (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Encarnación (de Nuestra Señora)rentzat ematen den baliokidea. Ikus Gizakunde.
Lapurdiko herria. Ikusi Gixune.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.