4701 emaitza *:* bilaketarentzat [1921 - 1930]
Adiera asko dituen hitza. Ikusi goi.
Ituren herriko Aurtitz auzoko etxea (Nafarroa).
Goi eta argi dira izen honen osagaiak.
Gipuzkoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa.
Oiardo (Araba) herriko Andre Mariaren ermita, Urkabustaizen. Inguruko herrietan debozio handia diote Ama Birjina honi. Barrualdean antzinako margolan gotikoen arrastoak ikus daitezke lehen ermita eta orain biltegia den honetan. Irudia gotiko berantiarrekoa da. San Jerbasio egunean, ekainaren 19an, beila egiten zen Oiardotik Goikogana-raino eta Urkaerriko kontzeju guztiek parte hartu behar izaten zuten. Santuaren eguna irailaren 8an da.
Orozko (Bizkaia) herriko Andre Mariaren ermita. Haurren zaindaria denez, bertako olioaz igurzten zituzten umeak, gaitzetatik babesteko. Santuaren eguna irailaren 8an da eta ondorengo bigarren igandean, kofradeen egunean, erromeria egiten da.
Mallabiko bost kofradietako bat (Bizkaia). Ikusi Goita.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.