4701 emaitza *:* bilaketarentzat [2001 - 2010]
Azken urteotan sortu da, Edurne eta Josuneren moduko izenen analogiaz. Oinarria gura 'nahia'ren gure aldaera da. Ikus Gure.
Adoración (es), Rosario (es)
Ikus Agurtzane.
Juan Ibargutxi Agirre (Ubidea, 1883 - 1969) idazle eta ohorezko euskaltzainaren goitizena, eta toponimian maiz aurkitzen dugun hitza (gurutze).
Cruz (es)
Kristau erlijioarekin hertsiki lotua dagoen izena, Jesu Kristo hiltzeko gurutzea erabili baitzuten. Honekiko jaiera IV. mendean piztu zen, Santa Helenak Golgota mendian hiru gurutzeak aurkitu zituenean. Santuaren eguna irailaren 14an da. Aldaera: Guruzne (Deun-ixendegi euzkotarra).
Idiazabal (Gipuzkoa) herriko ermita. Emakume ezkonberriek arropa oparitzen zioten eta ama erdi berriek haurrak gomendatzen. Irudia errekara eraman eta bustitzen bada berehala hasten omen du euria. Jaia abuztuaren 15ean da.
Cruz (es)
Ikus Gurutze.
Gustavo (es), Gustave (fr)
Suediar jatorria duen izena; Iberiarpenintsulan orain ez aspaldi zabaldu da. Etorkiari dagokionez bi etimo izan ditzake: Chustaffus germaniarra edo Göstav ('godoen buruzagia') suediarra. Santuaren eguna abuztuaren 3an da.
Gustavo (es), Gustave (fr), Gustavus (en)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.