4701 emaitza *:* bilaketarentzat [211 - 220]
Longida ibarreko (Nafarroa) Akotain herri izenaren aldaera zaharra. P. Salaberriren ustez, *Akut pertsona izena dukegu oinarrian.
Latineko acutios ‘burutsua’ hitzetik hartutako euskal izen zaharra. Izen honen aldaera bat, *Akut, ageri da Akotain herri izenean.
Alá (es), Allah (fr), Allah (en)
Erdi Aroko euskal izena. Iruñean XII. mendean agertzen da ('Alaua mater Pascoal Beaçça') eta Iratxen (Nafarroa) 1200. urtean (Alaba filia Goto). Gaur egun bitxia bada ere, antzina usaiakoa zen Aita, Anaia, Ama bezalako hitz arruntak ponte izentzat erabiltzea.
Aladino (es), Aladin (fr), Aladdin (en)
Euskarazko adjektiboa. Ikusi alai.
Alegría (es)
Osaera alaia adjektiboa eta -a. Aldaerak: Alaikari eta Alaiñe.
Ikus Alaia.
Alanoak jatorriz Iran aldekoak ziren, baina beste herriek bultzatuta Europara etorri ziren, Loira (Frantzia) eta Lusitaniara, eta hemen desagertu. Izenak -Alanus latinez-, ordea, antroponimotzat iraun du, Alain eran. 1464. urtean agertzen da Bilbon eta XVI. mendean Nafarroan; segur aski Donejakue Bidean barrena iritsiko zen guregana.
Izen honen oinarria: alai adjektiboa eta -ne (-ñe). Ikus Alaia.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.