4701 emaitza *:* bilaketarentzat [2201 - 2210]
Orreagaren eta Luzaideren arteko mendatea (Nafarroa). Ikusi Ibañeta.
Izen arrunta. Toponimian oso ohikoak dira hitz honekin osatutako izenak: Ibarguren, Ibarra, Ibarretxe… Ikusi ibar.
Bera (Nafarroa) eta Urruña (Lapurdi) arteko mendatea.
Honen osagaiak ibar 'harana' izena eta -ne atzizki femenino berria dira.
Ama Birjinaren antzinako ermita, Arrasatekoa (Gipuzkoa), Areatzako Andra Maria izenaz ere ezagutzen zena. 1480an eraiki zuen Martin Bañezek, amaren agindua betez, 1464an hark aita zuen Martin Bañez Artazubiaga hil zuten lekuan. Hilketa hau zela kausa bertso hunkigarriak idatzi zituen Santxak, haren alargunak (ikus Santxa).
Bizkaiko herria eta Andre Mariaren eliza. Antzina Ibarruri udala izan bazen ere, gaur egun Muxikako auzoa baizik ez da. Ibarruritarrek eliza Otzazelaia izeneko lekuan eraikitzea erabaki omen zuten, luze eztabaidatu eta gero, baina ezin, gauez gauza guztiak ibarrera joaten baitziren. Zelatan jarritako gizon batek begia galdu omen zuen. Azkenik, Andre Mariaren nahia eliza ibarrean egitea zela ikusita, gaur egungo lekuan eraiki zuten. Jaia abuztuaren 15ean egiten da.
Santikurutze Kanpezu (Araba) herriko Andre Mariaren ermita. Lehenengo aipamenak XIII. mendekoak dira, baina egungo eraikuntza berriagoa da. Irudia, berriz, erromanikoa da, XIII-XIV. mendeetakoa. Izena latineko Invernalis-etik atera dela dirudi (ikus Estibaliz sarreran dioguna). Santuaren egunak maiatzaren 15ean eta irailean 8an dira. Antzina ekainaren 24an txokolatearen festa ospatzen zen.
Baliarraingo auzoa (Gipuzkoa).
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako Ivon izenaren kidea.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen da, gaztelaniazko Ivón izenaren baliokide femeninotzat.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.