- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

4701 emaitza *:* bilaketarentzat [2231 - 2240]

Igarotze (emakumezkoa)

  • Tránsito (es)

  • Ikus Igaro.

Igatz (epizenoa)

  • Iratze hitzaren aldaera. Ikusi iratze.

Igeldo (epizenoa)

  • Donostiako auzoa eta mendia. 1141ean Iheldo bizchaya (Igeldo bizkaia) idatzirik agertzen da. Ikusi Igeldo.

Ignazia (emakumezkoa)

  • Ignacia (es), Ignatia (fr)

  • Eneko Loiolakoak gure artean zabaldutako izena. Ignatius Antiokiako santu handia izan zen, eta berarenganako jaieraz hartu zuen Loiolakoak Ignazio izena, berea ez baitzen kristaua. Egnatius izen etruskotik sortu zen Ignatius, hura herri-etimologiaz ignis 'sua', 'garra' hitzarekin lotu baitzen. Aldaera: Iñake (Deun-ixendegi euzkotarra). Hipokoristikoak: Inaxi, Inizi, Iñizi...

Ignazio (gizonezkoa)

  • Ignacio (es), Ignace (fr), Ignatius (en)

  • Eneko Loiolakoak gure artean zabaldutako izena. Ignatius Antiokiako santu handia izan zen, eta berarenganako jaieraz hartu zuen Loiolakoak Ignazio izena. Gogoratu beharra dago Eneko ez zela kristau tradizioko izena eta horregatik beranduago desegokitzat emango zela, Trentoko kontziliotik aurrera ezinbesteko baitzen kristauek santutegiko izena izatea. Egnatius etruskotik sortu zen Ignatius, hura herri-etimologiaz ignis 'sua', 'garra' hitzarekin lotu baitzen. Santuaren eguna uztailaren 31n da. Aldaerak: Inazio eta Iñaki (Deun-ixendegi euzkotarra). Hipokoristikoak: Inaxio, Iñizio.

  • Dokumentuak:

Igoa (emakumezkoa)

  • Ascensión (es)

  • Igoako (Nafarroa) Andre Mariaren adbokazioa eta Igokunde izenaren baliokideetako bat. Ikus Igokunde.

Igoin (epizenoa)

  • Donostia eta Hernaniko Igorin mendiaren izenaren ahozko aldaera (Gipuzkoa). Ikusi Igorin.

Igokunde (emakumezkoa)

  • Ascensión (es)

  • Igokunde egunean, Pazkoaren ondoko seigarren ostegunean, Kristo berpiztu eta 40 egun beranduago zerura joatea ospatzen da. Aldaerak: Azentzia, Igoa eta Igone (Deun-ixendegi euzkotarra).

Igon (gizonezkoa)

  • Sabino Aranak Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Ascensión izenaren euskal baliokide maskulinotzat ematen duen Igo formatik atera dela dirudi. Honen sorreran zer ikusia izan duke, orobat, Igone aldaera femeninoak eta mendebaldeko euskaran igo aditza igon izateak.

Igone (emakumezkoa)

  • Ascensión (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean azaltzen den izena. Ikus Igokunde.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper