4701 emaitza *:* bilaketarentzat [2251 - 2260]
Izen arrunta. Aldaera: Ihitz. Ikusi ihintz.
Gaztelaniazko Rocío izenaren kidea. Azken hau Andaluziako Andre Mariari eta honen ohoretan egiten den erromeria jendetsuari esker da ezaguna. Aldaerak: Inuntze, Iruntze, Leixuri eta Leizuri.
Nafarroa Behereko herria. Ikusi Iholdi.
Bernedo, Berantevilla eta Trebiñuko ibaia. Ikusi Ihuda.
Tolosako (Gipuzkoa) auzoa eta Andre Mariaren ermita, XIV. mende arte herriko parrokia izana. XVI. mendean adbokazioa aldatu eta San Blaseko ermita bihurtu zen.
Ícaro (es), Icare (fr), Icarus (en), Ἴκαρος (el kl)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Ikerne femeninoaren baliokidetzat proposatutako gizon izena. Ikus Ikerne.
Visitación (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Visitación (de Nuestra Señora)ren baliokide femeninotzat ematen den izena. Gizonentzakoa Iker da lan horretan. Ikus Bisitazio.
Urbasako aurkintza eta Andre Mariaren antzinako ermita. Irudia Argiñao (Nafarroa) herrira eraman zuten.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.