4701 emaitza *:* bilaketarentzat [2271 - 2280]
XX. mendean Sabin Aranaren ildotik sortutako izen berria. Oinarria ilazki 'ilargia' da eta bukaera -ne atzizki femenino berria. Ikus Ilargi, Ilargiñe eta Ilazki.
Ildefonsa (es)
Jatorri bisigotikoa duen Hildifuns 'guduan arina' izenetik dator. San Ildefontso VII. mendean bizi izan zen Toledon. Andre Mariaren jarraitzaile sutsua izanik Ama Birjina bera agertu eta kapilauek erabiltzen zuten meza-jantzia eman omen zion.
Ildefonso (es), Ildefonse (fr), Ildefonsus (en)
Jatorri bisigotikoa duen Hildifuns 'guduan arina' izenetik dator. San Ildefontso VII. mendean bizi izan zen Toledon. Andre Mariaren jarraitzaile sutsua izanik Ama Birjina bera agertu eta kapilauek erabiltzen zuten meza-jantzia eman zion. Santuaren eguna urtarrilaren 23an da.
Ildebad (es), Ildebad (fr), Ildibad (en)
Oñati (Gipuzkoa) herriko aspaldiko ermita dugu Sandaili, XIV-XV. mendeetako kantuetan agertzen baita, J. C. Guerraren Oñacinos y Gamboínos liburuan ikus daitekeen bezala. Badirudi izena Santa Julia-tik atera zela, nahiz gaur egun San Elias esaten zaion, bi deizioek euskaraz duten antzagatik. Kantu zahar batean hau ageri zaigu:
Sandailiak ateak ditu zirarrez,
nola zirarrez da hala zendalez.
Errioxako Otxanduri herriko Andre Mariaren adbokazioa. Gogoratu behar da Errioxako hizkuntza, hein handi batean, euskara izan dela, bertako leku izenek (Ezkarai, Herramelluri eta bestek) ongi adierazten duten bezala.
Hilaria (es), Hilarie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Hilariaren baliokidetako ematen den izena. Ikus Hilaria.
Ikus Hilario.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.